Azaroaren 15ean egingo duten moda desfilerako modeloak behar ditu Bertanek

Bertan Azpeitiko merkatarien elkartea datorren azaroaren 15erako moda desfilea antolatzen ari da. Duela pare bat urte bezala, Sanagustin kulturgunea herriko moda eskaintzaren pasarela bilakatuko da egun horretan. Desfilerako, nola ez, modeloak behar ditu elkarteak, 16-20 modelo guztira, eta lan horretan herriko jendeak parte hartzea nahi du.

Herriko arropa eta osagarri dendek udazken-negu denboraldirako dituzten produktuak erakutsiko dituzte, eta era berean, orrazkeren eta makillajearen azken joaerak ikusteko aukera ere egongo da. Horretarako, modelo lanetan aritzeko prest dauden emakume nahiz gizonezkoak behar ditu Bertanek. Ez dago adin edo taila mugarik; izan ere, profil ezberdinetako modeloen bila dabiltza.

Azpeitia herri bizia dela eta eskaintza zabala dagoela erakutsi nahi dute antolatzaileek, adin, sexu eta gustu guztientzako aukera eskainiz.

Desfilean modelo bezala aritzeko interesa dutenek 'E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.' helbidera idatzi edota 688 82 39 44 telefonora deitu beharko dute, izen-abizenak eta harremanetarako datuak emanez. Urriaren 15a, datorren asteartea, izango da izena emateko azken eguna.

Anima zaitez parte hartzera!

 

https://uztarria.eus/komunitatea/Bertan/1570634158

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKAL PRODUKTUAK

Euskal produktuen eta produktuen bilatzailea

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus