Gertu - Zumaia

Zumaiako merkatari elkarteak, eguneroko lanean oinarrituta, hainbat ekimen atera ditu aurrera azkeneko urteotan, hala nola, 2008ko Uztailean Ondartxo enparantzan ospaturiko outlet merkealdi azoka, hurrengo urteetan ere harrera handiarekin ospatu dena, 2008ko Azaroan martxan jarritako leialtasun txartela ahaztu gabe.

Orain dela gutxi arte, ekintza guztien finantziaketa elkartearen berezko baliabide eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzetatik zetorren. Kontuan izan, 2008aren erdialderarte elkartekide kopurua ez zuela gaur egun duen adierazgarritasuna lortu.

Izan ere, Victoria de Elizagaratek eta Pilar Zorrillak, udalaren enkarguz landutako Zumaiako Merkagune Merkataritza Marketin Plana inflexio puntu bat suposatu zuen. Azterketa honek udala eta elkartearen arteko lankidetza garaia ekarri zuen, finantziaketa gune egonkorragoa lortuz.

Marketin Plan honek, eragile pribatu eta publikoek Zumaiak dituen indargune, argalgune, aukera eta mehatxuak ezagutzeko duten ardura jarri du mahai gainean. Ezagupen honen ondorioz, estrategia berriak aurrera eraman ahal izango ditugu, Zumaia merkatalgune sendoa bihurtu dadin.

Ezinbestekoa da, hala nola, Zumartiaren sorrerarekin udalak hartutako konpromezua aipatzea; urtero ehuneko 80aren diru ekarpenaren bidez zerbitzusektorean funtsa duen proiektua martxan jarri ahal izango dugu, Zumaiaren irudia eredu bihurtuz biztanle eta bisitari guztientzat.

Zumaiako merkatariek garrantzi handia ematen diote udalarekin kooperazio estrategiak lortzeari, batipat, aparkamendu arazo eta hirigintza hobekuntzei dagokienez. Azken finean, elkarteko merkatariei komeni zaie, gehien bat, udalarekin kooperatuz lortuko diren garapenak lortzea.

Hala eta guztiz ere, datuen arabera;

  • Ehuneko 38,14a besterik ez du uste udala eta elkartearen arteko elkarlana dagoela.
  • Ehuneko 28,87ak ez du elkarlan hori nabaritzen.
  • Beste ehuneko 32,99a ez daki eta ondorioz ez du erantzunik.

Bestalde, ostalaritza sektorearen ehuneko 80,56a udalarekin elkarlana garatzearen alde baldin badago ere, bi ostalari bakoitzeko batek (hau da, ehuneko 50ak) ez du uste elkarlana dagoenik.

Plataforma

Nahiz merkataritzan, nahiz ostalaritzan, gehiengo handi batek uste du guztiz mesedegarria litzatekeela merkatariak, zerbitzu enpresak eta udalak osatutako plataforma sortzea, zerbitzu sektorea garatu eta Zumaia herri bezala dinamizatzearen helburuarekin.

Bestalde, plataforma sortu bezain laister, ostalaritza sektoreak, animazio aktibitateak ditugun egunetan hurrengo eskaintzak aurrera eramango ditu:

  • Aktibitate egun horietan establezimenduen irekiera (26,53%)
  • Beste zerbitzu osagarrien eskaintza (16,33%)
  • Zerbitzuen hobekuntzarako langile kontratazioa (8,16%)
Zumaiako Merkatarien Ginkana! 4 saltokiko zigiluak lortu eta 100€ko 3 baleen zozketan sartuko zara! Zumaian bizi, Zumaian erosi!
Zumaiako merkatariak konfiantza eta Gertutasuna eskeintzen dizutelako...GERTU BIZI, GERTU EROSI!!!
En ABRIL, pagando con tu Tarjeta ZUMAIA y ¡consigue vales de compra!
MARIA LASA - LAYLA ABOURAKHA - LOURDES ODRIOZOLA - ARRITXU RUBIOGERTU bizi, GERTU erosi!!!
Astebukaera honetan Stock Azoka Zumaian
Irabazi afari bat Otsailaren 14ean Zumaiako dendetan erosiz! #zumaia #gertu #merkataritza#bertakodendak #bertakoerosketa #sanvalentin#balentineguna #14febrero
Este fin de semana la plaza de Amaia se convertirá en un mercado outlet lleno de ofertas y descuentos para…
A las puertas de la Navidad y a falta de menos de un mes para dar la bienvenida al nuevo…
Orrialdea 1-(e)tik 4-(e)ra

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
3
5
6

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus