Aktibista izatera deitu dituzte herritarrak, Hernaniko ostalari eta merkatariei laguntzeko kanpainarekin

'Izan aktibista' ekimena jarri dute martxan Udalak eta Berriak elkarteak, eta irailera bitarte, herriko merkatari eta artisauen produktuak zozketatuko dituzte, taberna eta jatetxeetan banatuko dituzten boletoen bitartez.

Aurreko astetik daude ikusgai, Hernaniko markesinetan eta zenbait paretatan, Izan aktibista dioten kartelak, umore tonuan, eta pertsonaia ezagunak irudikatuz. Eta atzo argitu zuten kartel horien misterioa, Udalak eta Berriak elkarteak: he­rriko establezimenduei laguntzeko kanpaina da Izan aktibista, eta irailera bitarte egongo da martxan.

Hirugarren pausoa izango da hau, Koronabirusari aurre egiteko ekintza planaren barruan, establezimenduentzako dirulaguntzak zuzenen eta deskontu bonuen kanpainaren ondoren. Ezberdina izango da hirugarren kanpaina hau «modu originalagoan» gauzatu nahi izan dutena. Horrela, tonbola formatua izango du: herriko merkatarien eta artisauen produktuak erosi ditu Udalak, eta zozketatu egingo ditu orain, herritarren arte­an. Sariak boletoetan egon­go di­ra ezkutatuta, eta boleto horiek eskuratuko dituzte, herriko taberna eta jatetxeetan kontsumitzen duten herritarrek, abuztuaren 31ra bitartean.

Guztira, zuzeneko 1.500 sari banatuko dituzte, eta megazozketak egingo dituzte irailaren 3an, saski haundi batekin.

Boletoak eskuragarri gaurtik, taberna eta jatetxeetan

Ekintza planaren helburu berak izango ditu kanpaina honek ere: «jendea aktibatzea, kontsumoa herrian bertan egiteko. Izan ere, bertan kontsumitzen dugunean, herria egiten dugu», nabarmendu zuen Xabier Lertxundi alkateak, atzoko aurkezpenean. Eta gaineratu zuen, honekin nahi dutela «ostalaritza dinamizatu, batetik; eta herriko merkatari eta artisauen produktuak erosi eta sari bihurtu, bestetik».

Kanpainak hiru zati izango ditu, eta gaur ekingo diote aurrenekoari: Izan aktibista ostalaritzan. Boletoei dagokiena da aurreneko zati hori, eta 65 jatetxe eta tabernek hartu dute parte. Boleto sariduna jasotzen duten bezeroek, zuzenean eskuratuko dute saria. Gainerakoek, berriz, boletoan ber­tan bere izen-abizenak jarri ditzakete, eta taberna eta jatetxeetan bertan egongo diren kutxetan sartu, irailean egingo den megazozketa horretarako. Hori izango da kanpainaren hirugarren zatia, hain jus­tu: Izan aktibista merkataritzan. Irailaren hasieran izango da hori, eta kanpainari bukaera emango diote irailaren 18an, Merkataritza Festarekin bat eginez. Egun horretan, ruleta bat jarriko dute, sari gehiagorekin.

Baina tartean, beste zati bat ere izango du kanpainak: Izan aktibista turismoan. Abuztuan izango da hori, eta sare sozialen bidez egingo dute, lehiaketekin, eta turismoarekin lotutako sari bereziekin.

Zozketa eta lehiaketa guztien artean, bost sektoretako sariak banatuko dituzte herritarren artean: artea, kultura eta artisautza; teknologia; jarduera fisikoa eta mugikortasuna; pertsonen ongizatea; eta turismoa.

Berriak elkarteak oso begi onez ikusi du kanpaina: «ostalaritza izan da beharbada kaltetuena, pandemiaren eraginez, eta guztion lana da horren kontziente izan, herriko kontsumoa bultzatu eta herriari mugimendua ematea, aktibista izanez. Kanpaina honekin Udalak egin duen inbertsioa oso garrantzitsua da», adierazi zuen Marta Zulaicak. Izan ere, 100.000 euroko partida bideratu du Udalak, Izan aktibista kanpainara. 

 

https://kronika.eus/hernani/1595267633871-aktibista-izatera-deitu-dituzte-herritarrak-hernaniko-ostalari-eta-merkatariei-laguntzeko-kanpainarekin?fbclid=IwAR3rE6usTeOTu9iPs_T1c6jXB4UGHHpOnSSU2dti-R74J-zsg7p6eWJFCvo

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus