Dinamizatzaileen gomendioak jaso dituzte herritar eta ostalariek, neurri egokiak hartzeko

COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar diren neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko, sentsibilizazio kanpainaren berri eman du dinamizatzaile talde batek. 

Indarrean dagoen osasun ara­u­­­di­­aren inguruko azalpenak ema­­teko dinamizatzaile talde batek Hernani erdigunea bisita­tu zuen joan den ostiralean. Sentsibilizazio kanpainaren hel­bu­ru nagusia da «herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibili­zatzea, COVID-19ak eragindako pandemia eteteko hartu behar ditugun neurri higieniko-sanitarioak modu egokian betetzeko». Gainera, herriarren artean maskarillak banatu dituzte, bi­ru­saren aurrean prebentzio neu­rriak hartu ahal izateko eta jen­dea gaiaren inguruan sentisibilizateko asmoarekin. 

Kanpainak Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendaritzak eta Euskadiko hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek urtero sinatutako elkarlanerako hitzarmena du abiapuntu eta Gipuzkoan, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak gidatuko du. Ostalaritza sektorera bideratutako kanpaina bat  bada ere, herritarrek ere presentzia haundia dute proiektu honetan. Izan ere, COVID-19ak eragindako pandemia eteteko neurri egokiak sustatzeko helburuarekin, herritar eta ostalariak bisitatu dituzte kanpaina honetako arduradunak. 

Informazio ugari, herritar eta ostalari guztientzat
Bi orduz aritu ziren dinamizatzaileak lanean erdigunean, gau­eko 23:00­­etatik 01:00etara. Eremu horretan jarri zuten fokua «jende pilaketa gehien jasotzen duen udalerriko gunea delako». 

Denbora tarte ho­­rretan herritarrei, ostalari­ei eta hauen bezeroei informazioa eskaintzen aritu ziren, indarrean da­go­en osasun araudia behar be­zala betetzeko. 

Kanpainako dinamizatzaile­ek hamaika gomendio eman zituzten eta informazioa eskaini zuten herrian zehar. Hala ere, batez ere zenbait puntu landu zituzten herrian egin zuten sentsibilizazio kanpainaren bisitan: maskarillaren erabilera ostalaritza eremuko kontsumo garaian eta baita eremutik kanpoan ere, distantzia soziala bermatzeko irizpideak eta eskuetako garbitasuna. Taldeei ere egin zieten erreferentzia eta eman zizkieten aholkuak, hamarreko muga ez gainditzeko eta hamarreko taldeak ez gainditzeko bete behar diren neurriak azaldu zituzten.

Batez ere, gazteei zuzenduta
Joan den hilabetean abian jarri zen sentsibilizazio kanpaina ho­nen hel­­burua da adin tarte guztietara iris­­tea. Hala ere, gazteengana iris­teko «ahalegin berezia» egin dute. Izan ere, diote, momen­tu honetan COVID-19aren zabal­kundea gelditzeko kolektibo hori dela «sentsibilizazio eta pe­dagogia lan gehien» eskatzen du­ena. 

Sentsibilizazio kanpainaren bitartez, hiru lurraldeetako ostalaritza elkarteek bere hondar alea jarri nahi dute pandemia indargabetzeko. Azken hilabeteak gogorrak ari dira izaten herritar guztientzat, eta hori dela eta hainbat talde eta eragileek zenbait proiektu jarri dituzte martxan egoera ahalik eta azkarren hobetzeko. 

Horregatik, pandemia eteteko hartu behar diren neurri higieniko eta sanitarioak modu ego­kian betetzeko Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ostalarien tal­deak lanean aritu dira, baita ere. Gainera, kanpainarekin ere, ost­alaritza «eremu segurua» dela aldarrikatu nahi dute.

Konfinamendua izan den hi­la­beteetan eta de­s­eskalada fasean ere, Euska­diko ostalaritza sektoreko or­dez­karien eta Eusko Jaurla­ri­tzako arduradunen arteko hartu-emana «etengabea eta e­­mankorra» izan da. Gipuzko­a­ko Ostalaritza elkartearen e­sa­nez,  «eskuartean daukagun kan­­­paina elkarlanaren adibide bat baino ez da, Euskadiko os­­talaritza guneak zabaltzeko era­­ba­kia bezala, tokian tokiko be­­rra­gertzeen ondorioz salbuespen eta neurri bereziak hartu be­har izan badira ere». 

Horregatik, Koronabirusaren aurrean sortu den sentsibilizazio kan­painaren arduradunek ostalaritza sektoretik instituzioetako or­dezkariek pandemiaren aurka egi­ten ari diren lana azpimarratu nahi izan dute, eta egiten ari diren lana txalotu. 

Sentsibilizazio kanpainarekin jarraituko dute, lurralde osoan
Hernanin ez ezik, Gipuzkoako beste herrietan ere egingo dute bisita dinamizatzaileek. Izan ere, Koronabirusa duela hilabete batzuk iritxi bazen ere, aste batzuk bakarrik igaro dira prebentzio neurriak indartu zituztenetik. Izan ere, maskarillaren erabilera ez zen derrigorrezkoa konfinamenduaren ondoren, bai­na badira zenbait aste hau jar­tzeko araua ezarri zutenetik. 

Horregatik, herritarrak eta ostalaritza sektorea sentsibilizatzeko asmoarekin, kanpainak Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeak bisitatuko ditu. Uztailaren 24an jarri zuten abian, eta  ordutik irailaren 13ra bitartean Gipuzkoako 40 lokalizazio inguru bisitatuko dituzte dinamizatzaile taldeek. 

Jakinarazi dute, «Errenteriako eta Mutrikuko Magdalenekin hasi, Donostiako Jazzaldiarekin jarraitu, eta bata bestearen atzetik etorriko dira Pasai Donibaneko San Pantaleonak, Ordiziako Koadrila Eguna, Elgoibarko San Bartolomeak, edo San Roke bezpera Deban». 

Gainera, beste zenbait herritan ere izango dira, hatu behar diren neurrien inguruan informazioa zabaltzen eta herriarren gomendioak ematen. Horrela,  gaueko aisialdia dela eta, Irun, Eibar eta Zarautz ere bisitatuko dituzte. Eguerdiko tarteak kubritzeko, Donostiako Alde Zaharrean eta Grosen, edo Tolosako larunbatetako merkatuan ere izango dira. 

Ezarritako osasun eta higiene neurri guzti hauekin eta dinamizatzaileek sentsibilizazio kanpainarekin emandako gomendio guztiekin COVID-19ak utzitako pandemia ahalik eta azkarren gelditzea espero dute Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kideek.  

 

https://kronika.eus/hernani/1596477735212-dinamizatzaileen-gomendioak-jaso-dituzte-herritar-eta-ostalariek-neurri-egokiak-hartzeko?fbclid=IwAR33N6Njp-I5IDAnml67WRwj6zQqlOQfwhdNAn-F0NXI885Xni-pJeIYF0E

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus