Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin

Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Aurten, azoka hilaren 6an eta 7an egingo da. 9 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Imagine Jantzi Denda, Arregui Elektrizitatea, Ines Flores Eskulana, Dulce Tentación, Iturbe Zapata-denda, Leder Oinetakoak, Olmi Mertzeria, Mabel Moda eta Alba Moda.

Ramon Ormazabalek Aterpearen izenean azaldu zuenez, iaz bezala aurten ere azoka denda bakoitzaren atarian egingo da, gure herriko kaleetan bizitza komertziala indartzeko asmoarekin. Horretarako, udalak karpa batzuk utzi ditu, eta horiek identifikatuko dituzte denda parte-hartzaileak. Haren hitzetan, salgaiak berritzeko eta merkataritzari bizitasun handiagoa emateko egokiera izango da.

Ormazabalek azpimarratu zuenez, gauza ez da azokarako bereziki erositako materiala saltzea, baizik eta denboraldiko produktuak salmentara ateratzea, datorren denboraldirako berriak jartzeko eta berrikuntzak egiteko. Haren iritziz, une egokia da sasoiz kanpoko produktuak saltzeko, baina baita ere jendea sar dadin eta eskaintza berria ikus dezan.

Nuria Fernandez zinegotziak eskerrak eman zizkion Aterpeari kanpaina aurrera eramateko egindako ahaleginagatik, eta herritarrak hartan parte hartzera animatu zituen.

http://www.lasarte-oria.eus/eu//-/aterpeak-stockaren-azoka-egingo-du-beste-beh-1?fbclid=IwAR0LjffMnWs1Dhv0PkDoa8_eOY_wQLR9RJegQyoWMNfNXHpxyuv-yXEtuak#.XW9qaOIQW2k.facebook

AGENDA

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus