ARRASATE BLUES ARRASATEn

Uztailaren 19, 20 eta 21eko asteburuan Arrasateko kaleak Bluesarekin beteko dira jai giroan: artista handien 13 blues kontzertu izango dira, saltokiak kalera aterako dira, edariak oparituko dira, apar festa ospatuko da, etab.


Ekainaren 28an ospatu zen prentsaurrekoan adierazi bezala eta hilabeteak lanean aritu ondoren, Ibai-Artek Arrasateko historian antolatu den lehen blues festibaleko behin betiko kartela du. Jarraian kartel osatua aurkezten da:
Esan beharra dago jaialdi honetan udalerriko artista askok hartuko dutela parte sekulako bandetan, besteak beste THE ALLNIGHTERS taldean. Halaber, JOSE BARRIO QUARTET, aurreko egunetan Gasteizko jazzaldian joko dutenak, Galeani super saxofonistarekin eta Gonzalo del Val bateriarekin dator. Musika fresko eta puntu doilorra duenarekin gozatuko dugu ALDAKAN taldearekin eta BLUES DELUXE taldea izatearen plazer handia daukagu, hau da, Enclave del Agua antolatzen duen Soriako taldea izatearena.


Gainera, astebururako beste ekimen ugari daude antolatuta: kontzertu batzuetan Arrasateko artista batzuk mural bat margotuko dute adierazpen librean, apar festa bat izango da haur zein helduentzat uztailaren 20an 16.00etatik 18.00tara Biteri plazan, saltokiak kalera aterako dira beraien produktuekin asteburuan zehar, argazki lehiaketa bat egingo da jaialdiak irauten duen bitartean, etab.


Eta jaialdiari hasiera ezin hobea emateko, uztailaren 5etik aurrera, saltokiak okasiorako dekoratuta egongo dira eta Arrasateko saltokietan erosketak egiten dituzten bezeroen artean edariak doan kontsumitzeko 2000 txarteletik gora oparituko dira. Bestalde, uztailaren 4an 19.00tatik aurrera BLAS PICON & THE JUNK EXPRESS taldea izango da Taupan eta uztailaren 9an, 19.00 aurrera baita ere, FREDI PELAEZ TRIO taldea Kajoi Tabernan.


Ezin duzu galdu!! Etorri eta gozatu Arrasateko historian antolatu den lehen blues festibalarekin!!!


Elkartetik eskerrak eman nahi dizkiegu jaialdian parte hartzen duten tabernei (1990 Gastroteka, Aterpe, Ezkiña, Itzala, Kajoi Taberna, Monte, Tantaka y Taupa), Danatekeri eta Arrasateko Musika Eskolari.


* Ibai-Arteko kide izan ez arren, establezimendu bat baduzu eta elkartearen edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu, deitu 688734149 telefonora.


Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.

AGENDA

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus