ORDIZIAK BALKOI ETA LEIHO EDERRENAK SARITUKO DITU

Ordiziako Udalak balkoi eta leihoak apaintzeko lehenengo lehiaketa antolatu du. Udalerriko etxebizitzak loreekin eta landarekin apaintzeko ohitura berreskuratzea da helburua, estetikaren bidez inguru atseginagoa sortu eta Ordiziako hiri-kalitatea hobetuz. Parte hartzeko izena ematea ez da beharrezkoa.

Lorezaintza arloko bost profesional ezagunek osatuko dute epaimahaia: Azanza Mintegiak, Goierriko Nekazal kooperatibak, Luberri eta Muguet loradendek eta Urretabizkaia lore-etxeak. Taldeak udalerriko balkoi eta leihoen itxurari erreparatuko dio, kaletik begiratuta, uztailaren 15a eta 18a bitartean. Eta lore-konposizio ederrenak edo itxura hoberena dutenak izango dira sarituak, honako irizpideak kontutan hartuta: aniztasuna, lore eta landare nahasketa edota originaltasuna.

Hiru sari banatuko dira uztailaren 19an. Ordizian Merkataritza  elkartearen erosketa txartelak izango dira, 150, 100 eta 50 euroko balioa izango dutenak.

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus