MERKATARITZA ETA LEHEN SEKTOREA SUSTATZEKO 100.000 €-KO DIRU LAGUNTZA LINEA PROPIOA JARRI DU MARTXAN UDALAK

Azpeitiko Udalak merkataritza eta lehen sektorea indartzeko duen konpromisoaren baitan, 2019an, Merkataritza eta lehen sektorea bultzatzeko 100.000€ko diru laguntza linea propioajartzea onartu zuen 2019ko aurrekontuetan, eta azken plenoan laguntza hori abian jartzea onartu berri du. "Azken urteotan Bertan Azoeitiko Merkatari Elkartearekin eta Dendarteanekin elkarlan estua eta emankorra izan dugu, eta Udalak egindako hausnarketatikabiatu eta beraien behar eta eskaeretatik abiatuta sortu da linea berri hau", azaldu du Estitxu Elduaien zinegotziak. 

Azken urteotan merkataritza eta lehen sektoreari bideratutako laguntzak Sustapen Ekonomikoaren baitako laguntzen barruan eman ohi zuen Udalak, baina laguntzari izaera propioa eman eta indartzeko helburuarekin sortu da linea berria: "Krisi garai gogorrean sortu zuen Sustapen Ekonomikora laguntza Udalak. Urte latz horiek pasatuta, hausnarketarako tartea hartu dugu linea hori atera aurretik. Baina merkataritza txikiak oraindik urte gogorrak bizi ditu", zehaztu du ELduaienek. Bi faktore azpimarratu ditu: azalera handiko dendak eta Interneta. "Merkataritzak eta lehen sektoreak arreta eta babes berezia behar dituztela uste dugu; krisia pasatu da, baina merkataritza kinka larrian dago oraindik ere. Merkatal zentro handiak eta Internetak kalte handia egiten diote eta horri aurre egiteko laguntza izan nahi du laguntza honek". berri bat jarri du abian. 

Sustapen Ekonomikorako laguntzen baitan ematen ziren laguntzekin alderatuta, hainbat aldaketa ere egin ditu Udalak. Hasteko, bideratuko den laguntza orain artekoa baino handiagoa izango da; 100.000€, hain zuzen. Horretaz gain, orain artean Alde Zaharrera mugatzen ziren laguntzak, herri osora izango dira. eta, negozio azterketak egiteko laguntzak eta teknologiak duen garrantzia ikusirik webguneak egiteko laguntzak ere sartu dira linea berri horretan.

Laguntza lineak


Langileak kontratatzea

Lehen sektoreari eta merkataritza arloari laguntza berezi bat eman nahi zaio, lana aurkitzeko erraztasuna hobetuko duten neurriak bai eta langileen lan baldintzen hobekuntzarako, aldi baterako nahiz kontratu mugagabeak, lagunduz. kontratazioa lanaldi osokoa edo zati batekoa izan ahal daiteke.Langileak hiru hilabete edo gehiagorako, Gizarte Segurantzako erregimen orokorrean sartuta, kontratatzeko laguntza emateko, kontuan izanik jarduera hauen berezitasuna, sarritan jarduera horien titularrek bakar-bakarrik burutu ohi baitituzte.

Merkataritza arloko lehiakortasuna eta lehen sektorea sustatzeko ekintzak edo jarduerak egitea.

Jarduerek, diruz lagunduak izateko, merkataritzako eta lehen sektoreko jarduerak bultzatzea, lehiakortasuna hobetzea eta aipatutako arloak biziberritzea izango dute azken helburu. Diruz lagungarriak izango dira:

  • Lehen sektoreko herriko produktuen kontsumoa.
  • Lokalek edo komertzioek burutzen dituzten jarduerak edo inbertsioak egokitzeko eta behar berrietara moldatzeko (adibideak modu orientagarrian: lokalak handitzea, negozio lerro berriak sortzea, erakusleihoak berritzea, webguneak etabar).


Lehenengo sektorea ezarri, eraberritu edo finkatzea

Lehenengo sektorean enpresak ezarri, eraberritu edo finkatzeko inbertsioak sustatu nahi dira, honako helburuak lortzeko helburuarekin: — nekazaritza ustiapenen lehiakortasuna eta ingurumen arloko jasangarritasuna hobetzera bideratutako jarduketak bultzatzea. — nekazaritza-ustiapenetara nekazari gazteak sartzea bultzatzea. Herri guztira zabaldu da

Merkataritzako edo lehen sektoreko jarduerak jartzea (herri osoan)

Azpeitian merkataritzako edo lehen sektoreko jarduera xede duten lokalen alokairuak (herri osoan)
Azpeitiko merkataritza establezimenduek negozio azterketak egitea.

Informazioa eta aurkezteko epea
Diru laguntza linea honetako laguntzak eskatzeko epea irailaren 30ean bukatuko da. Informazio gehiago nahi dutenek 943 15 71 83 telefonora deitu edo E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakete.
Dirulaguntza eskaerak Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxeko lehen solairuan) aurkeztu beharko dira.

 

https://azpeitia.eus/item/5592-merkataritza-eta-lehen-sektorea-sustatzeko-100-000-ko-diru-laguntza-linea-propioa-jarri-du-martxan-udalak 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
6
Data : 2019-06-06
7
Data : 2019-06-07
8
Data : 2019-06-08

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Elkarteen kanpaniak

Jaso berri bakoitzeko kanpaniak jakinarazpena.

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus