MODELOAK BEHAR DITUGU

Apirilaren 2an, Herriko Plazan ospatuko dugun modelo desfilean parte hartu nahi baduzu bidali mezu bat 688734149 zenbakira.

Ibai-Artetik apirilaren 2rako moda desfile bat antolatuko dugu eta modelo bila gabiltza. Desfilerako, 6 gizon, 6 emakume eta 6 ume behar ditugu. Animatzen? Hala bada idatzi 688734149 zenbakira.

Desfile batean parte hartzean zer sentitzen den jakiteko irriki izan baduzu inoiz, hauxe da zure aukera. Nork jakin, agian pasarela zuretzat egina dago. Nolanahi ere, arratsalde desberdin eta dibertigarria pasatuko duzula ziurtatzen dizugu.

Anima zaitez eta parte hartu egun bateko modelo izateko ekimen honetan. Zure laguntza behar dugu!

Ekimen hau Ibai-Artek antolatu du Arrasateko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin. 

*Ibai-Arteko bazkide izan ez arren, Ibai-Arteko edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu deitu 688734149 zenbakira