COVID-19: Jarduera ekonomikoen kalteei aurre egiteko laguntzak

COVID-19 birusak jarduera ekonomikoan eragin dituen kalte ekonomiko handiei aurre egiteko laguntza bide ezberdinak abian dira, batzuk argitaratu dira eta bestean bidean datoz. Laguntza horiek guztiak, maila ezberdinetatik bideratzen ari dira: Estatua, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia, udalak… Bestalde, jarduera ekonomikoa bera ere oso anitza da, enpresa txiki eta ertainak, autonomoak edota ekintzaileak, eta baita lan egiten duten esparruak ere Horregatik, garrantzitsua da informazio zehatza jaso, eta nora jo jakitea. Horretarako erakunde ezberdinen arteko koordinazio eta elkarlanean oinarrituta honako informazioa helarazi nahi dizugu Ordiziako Udaletik.

INFORMAZIO EGUNERATUA ETA LEKU BEREAN

Gipuzkoako Foru Aldundiak sortu duen plataforman:

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/covid19ekonomia

Bertan argitaratu diren diru-laguntza guztien deialdiak eta gainerako informazio interesgarria leku berean eta lau ataletan antolatuta topatuko duzu:

1.- Osasun laborala        2.- Arlo laborala      3.-Laguntza publikoak         4.- Zerga-arloa

DIRU-LAGUNTZEN KUDEAKETA ETA AHOLKULARITZA

Diru-laguntza ezberdinen kudeaketan GOIEKI Goierriko Garapen Agentziaren laguntza eta aholkularitza jasoko duzu. Horregatik, bertara jo mesedez.

Autonomo edo ETE/PYME bakoitza egoera guztiz desberdin baten aurrean dagoenez, esparruka banatu da arreta. Alabaina, jarduera ekonomikoen aniztasuna ikusita, garrantzitsua da deitzen duzunerako informazioa eskura izatea:

● Lanean jarraitzen duzu? 
    Bai → Nondik? Lantokia / etxetik Fakturazioa %75a baino gehiago jaitsi zaizu.
    Ez → Noiztik? Martxoaren 14tik (RD 463/2020) / Martxoaren 29tik (RD 10/2020)                        

● Ze enpresa mota zara? Autonomoa, ETE/PYME.                                                                                
● Langileak dituzu? ERTE bat aplikatu duzu?
● Finantziazio beharra duzu? Elkargirekin mailegua daukazu? Mailegu bat behar duzu?

ADMINISTRAZIOA (bulego lanak etab.)  

Tel: 943 16 09 70 / 658 75 55 23 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

EKINTZAILETZA (merkatariak, tabernak, hasi berriak, lanbide autonomoak…)

Tel: 943 16 18 31/ 659 96 48 03 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

INDUSTRIA (enpresak, tailerrak etab.)

Tel: 943 16 00 40 / 661 73 74 59 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

TURISMOA (hotelak, jatetxeak, etab.)

Tel: 943 16 18 23 /610 40 51 49 E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.