IBAI-ARTEK GEL DESINFEKTATZAILEAK JARRIKO DITU BEZEROEN ESKURA

Datorren asteazkenetik aurrera, martxoaren 18tik aurrera, Ibai-Arteko dendek bezeroentzako gel desinfektatzaileak izango dituzte. Ikusiz gel desinfektatzaile horien hornidura eskasa dela, bezeroak eskatzen ari direla eta askok ez dutela lortzen, Ibai-Artek laborategi batekin negoziatu du zuzenean, bezeroei produktua eskaini ahal izateko.

Gure bezeroen eskaera bati erantzutea da, denontzat delikatua den une batean, baina ulertzen dugu hau Osasuna dela, eta ez dugu inola ere irabazi asmorik izan nahi.

Geletako bat erosteko interesa izanez gero, bezeroek Ibai-Arteko saltokietara hurbildu eta bat eskatu besterik ez dute egin behar. Salgai jarriko diren gelak 150 ml-ko poteak dira, eta kostu-prezioan egongo dira, hau da, 3,5 €.