OTSAILAREN 14KO AFARIA GURE KONTU!!

Nor maite duzu? Norekin partekatuko zenuke San Valentin eguneko afaria?
Ibai-Arte bere bezeroetaz, eta beraz, zutaz… Zu gabe ez garelako ezer, zoriontsu ez bazara gureak ez duelako zentzurik, elkarren beharra dugulako eta gure maitasunak urte asko iraun dezan… otsailaren 14ko afaria gure kontu!
San Valentin eguna ospatzeko, Ibai-Artetik kanpaina berezi bat antolatu dugu, zeinetan gure bezeroak gau berezi batera gonbidatuko ditugun. Urtarrilaren 23tik aurrera, Arrasateko saltokietan erosita, gurekin gau berezi bat pasatzeko aukera irabazi ahal izango duzu, San Valentin eguneko afariaz gozatu ahal izango duzu eta ikuskizun sorpresa bat ere izango da.
Era berean, Ibai-Artetik eta baita saltoki partikular batzuetatik ere, esperientzia hori bera zozketatuko dugu gure webguneen eta sare sozialen bidez, egon adi eta parte hartu!

Herriko erakusleihoak ere San Valentin gaiarekin apainduko ditugu giroan sartzeko, eta oparitzeko ideia katalogo bat argitaratuko dugu. Beti zugan pentsatzen, beti zu laguntzeko asmoarekin.
San Valentin egun zoriontsua izan!!