BLACK FRIDAY

Bariku honetan izango da Black Friday eguna eta aurten ere ospatuko dute Arrasateko saltoki askok.

AEBetan hasi zen Black Friday ekimena, Gabonetako erosketei hasiera emateko eta Euskal Herriko merkataritzan indarra hartzen ari da, erosketak gora egitea lortuz. Bosgarren urtea da jada Arrasateko Black Friday bateratua egiten dena, aurreko urteetako emaitzak ikusita aurten errepikatzea erabaki baitute merkatariek.

Denetariko dendak batu dira ekitaldira eta saltoki parte-hartzaileek promozio eta deskontu handiak egingo dituzte salgai dituzten produktuetan. Ekimenean parte hartzen duten saltokiek kartelak eta puxikak jarriko dituzte beraien saltokietan gainontzekoengatik bereizteko.

 

Kanpainara atxikitako saltokiak:

Arrasate Optika Optometria
Arte Leniz
BC
Bea Lentzeria
Beds
Elokoro Bisuteria
Errekamendi
Garraxi
Gili-Gili
Itxaso
Josle
Kili-kolo
Kolore
Lirain
Lizarralde
Mabel
Multiopticas
Oskarbi
Ouka
Resusta Karrikiri
Salon Hermi
Sikol
Ume


Aprobetxatu eta pasa zaitez saltokietatik