Erosketak, NIK ARRASATEN! KM.0

Herrian erostea jasangarria da, zaindu maite duzun hori!!!
Irailaren 16tik 21era bitartean erosketak Arrasate Txartelarekin egin eta herrian, Arrasaten, Ibai-Arteko dendetan erosteko 10€-ko erosketa txartelak irabazi!
Merkataritza berdearen aste barnean Arrasate Txartelarekin egindako erosketen artean 10€-ko erosketa txartelak zozketatuko dira ausaz. Saria datafonoko ticketean ateratzen denean, saltokiak 10€-ko erosketa txartela emango du ondoren, erosketa txartel hau nahi den Ibai-Arteko saltokian erabili ahal izateko. Erosketa txartel hauen epemuga 2019ko urriaren 31 izango da.



Saltokien apainketa
Saltokiek zelai-alfonbra batekin hartuko dituzte bezeroak, eta elkarteak erakusleihoak iraunkortasun irizpideen arabera apain ditzaten gonbidatzen ditu saltokiak.