75 URTEAN HERRIKO MERKATARITZA SUSTATZEAGATIK, ERREKONOZIMENDUA

75 urte daramatza Azkue mertzeriak Erdikalean. Mailu Azkuek Zelestina amak hasitako ibilbideari jarraitzen dio, dendaren martxari eutsiz. Urteurren borobil horren aitzakian, Azpeitiko Udalak eta Bertan Merkatari elkarteak merkatari txikiek herria bizirik egoteko egin izan duten eta egiten duten lana eskertu nahi izan diote. Eskertzarekin batera oroigarri bat ere eman diote.