BADATOR UDAKO ZOZKETA!!!

Txandak, ekaina eta uztaila bitartean 1.600 euro zozketatuko ditu Oñatin erosten duten bezeroen artean.

Ekainaren 1etik uztailaren 31ra bitartean Oñatin erosteak saria izan dezake. Txandak 1600€ oparituko ditu Oñatiko bezeroen artean, hau da, 400€-ko lau erosketa txartel, horietatik bi ekainean eta beste bi uztailean.

Erosketa bat burutzean, erosketa ticketean izena, bi abizen eta telefonoa jarri eta zozketarako kutxan sartu besterik ez da egin behar zozketan parte hartzeko. Ondoren, hilabete bukaeran zozketa egin eta hilabeteko bi irabazleei telefonoz hots egingo zaie saria noiz eta non jaso adierazteko.

Beraz, badakizue, Oñatin erosteak saria dauka! Animatu eta parte hartu zozketan egiten dituzuen erosketa bakoitzarekin!

Ekimen hau Txandak antolatu du Oñatiko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzaz.

*Oñatin establezimendu bat baduzu eta Txandako edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.