Egaña gozotegiak eta Kiribil ekodendak Singular Dendak ziurtagiria jaso dute

Gipuzkoako Merkataritza Federazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatzen duten Singular Dendak ziurtagiria jaso dute Azpeitiko Egaña gozotegiak eta Kiribil ekodendak. Singular Dendak ziurtagiriak tratu pertsonalizatua aitortzen die saltokiei, eta joan zen igandean jaso zituzten hori baieztatzen duten agiriak Gipuzkoako hogei merkatarik. Ekitaldian izan zen Egaña gozotegiko Inazio Egaña gozogilea.

 

https://uztarria.eus/aktualitatea/1554911118?fbclid=IwAR0oiJCXGAfxf3aE-WQEg09GH-QgyR-kn-Bk5rONFRMRBjkMRvFB_8WiWKQ