UDABERRIXA BADATOR 2019

Martxoaren 21etik 30era, udaberriarekin bat, bueltan dator “Badator Udaberrixa” kanpaina. Egun hauetan, erosketak Oñatin egiten dituzten bezeroen artean sariak irtengo dira. Hau da, egun horietan zehar, erosketak udalerrian burutzen duten bezeroek saltoki berean trukatzeko 30€-ko erosketa txartel bat irabazi dezakete. Sari hau  bezeroak hurrengo erosketan trukatu ahal izango du saltoki berdinean.

        Beraz, badakizu, erosi margarita loreen biniloak dituzten establezimenduetan eta eskatu zozketan parte hartzeko txarteltxoak. Zenbat eta erosketa gehiago egin, saria eskuratzeko aukera gehiago. 

        Zorte on!

* Txandakide ez bazara, baina Txandako edozein ekimenetan parte hartu nahi baduzu idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.