Merkataritza Plana, herritarrekin

Berriak eta Udala Merkataritza Plana egiten ari dira. Gaur, herritarrekin egingo da bilera, 19:00etan Biterin. Izena emateko eskatu dute.

Parte hartze saioak jarri dira martxan, Ikertalde enpresak gidatuta, Hernaniko Merk­a­taritza Plana osatzeko. Udala eta Berriak, Hernaniko Merka­ta­ri eta Ostalarien arteko el­kar­lanean ari da plana osa­tzen, eta gaur, herritarrekin egingo da parte-hartze bilera.

 

Sektoreari buruz, herritarrekin

Gaurko bileraren helburua izango da herritarren artean Her­naniko merkataritzaren egoeraz eta sektorearen es­tra­tegiaz hausnartzea.

Parte-hartzea herritar guz­ti­ei irekia da, baina eskatu dute aldez aurretik baiezta­tze­ko, bilerara joateko asmoa da­goela. Horretarako, telefonoz deitu daiteke 943 42 32 61 te­lefonora, edo emaila idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbide elek­tronikora.

 

Merkatariekin, lehenago

Gaur herritarrekin egin den bezala, pasa den astelehenean merkataritza eta sektore ter­tziarioarekin egin zen lan saio bat. Ordukoan, helburua izan zen sektorearen egoera az­ter­tu, eta etorkizuneko ildo es­trategikoak lantzea.

Gaurkoa bigarren eta azken bilera izango da.