Euskal Merkataritzaren ekintza Plana 2014-2016 | Euskadi, Basque Contry

MISIOA

Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzaren misioa da Euskadin jarduera ekonomikoa eta enplegua sortu eta mantentzea, eta horretarako, turismo eta merkataritza-jarduerak sustatzea, indartzea eta arautzea, sektore horien hobekuntza eta profesionalizazioa erraztuko duten politika publikoak formulatuz, eta herritarren bizi kalitatea ere hobetzea, horretarako jarritako baliabideak efikaziaz eta eraginkortasunez kudeatuz.

IKUSPENA

Merkataritza eta Turismo Sailburuordetzak lortu nahi du besteek lider gisa onartzea, Euskadin, turismoaren eta merkataritzaren sektoreak modernizatu, profesionalizatu, berritu eta iraunkor bihurtzeko prozesuan.

EGOERA-TXOSTENA

Egoeraren eta egituraren eraginez, merkataritza-banaketa tentsiopean dago. Honako hauek dira tentsio horiek sorrarazten dituzten arrazoi nagusiak:

  • Bizi dugun krisialdi ekonomikoa.
  • Eskariaren beherakada handia.
  • Finantziazio-lerroen eskasia.
  • Merkataritza-operadore handien kontzentrazioa.
  • Aldaketa teknologikoak.
  • Merkaturatze-kanal berriak.
  • Kontsumitzaileen jokabide
  • ildoetan izandako aldaketak.

Horrek guztiak egoera berrietara etengabe berregokitzera behartzen du sektorea, baita kudeaketarekin loturiko alderdi guztietan enpresen posizionamendua birdefinitu behar izatera ere, haien egitura merkatuen dimentsio berrira egokitzeko.

A.M.A.I. TXOSTENA

AHULEZIAK

  • Merkataritzaren zatikatze handia
  • Asoziazionismo eta integrazio maila baxua
  • Enpresari behar baino garrantzi txikiagoa ematea
  • Prestakuntza-maila urria
  • Teknologizazio eskasa
  • Marketinean eta publizitatean inbertsio txikia
  • Enpresa-kudeaketa
  • Malgutasun txikiko ordutegiak

INDARGUNEAK

  • Kokapen ezin hobeak
  • Produktuetan espezializazio handia
  • Zorpetze-maila baxua
  • Bezeroen leialkuntza-maila ona
  • Tratu pertsonalizatua, bezeroak ezagutzea
  • Sektorean ibilbide luzea duten enpresaburuak

MEHATXUAK

  • Merkaturatze-kanal berriak
  • Biztanleriaren zahartzea
  • Aldaketa demografikoak
  • Belaunaldi-txandaketarik ez izatea
  • Lehia handitzea
  • Negoziazio-ahal baxua
  • Merkatuen globalizazioa

AUKERAK

  • Kanal berriak izatea eskura
  • Eskaintza turistikoaz baliatzeko aukera
  • Merkataritza-hirigintzaz baliatzeko aukera
  • Merkataritza uztartzeko hitzarmenak
  • Merkatuen mikrosegmentazioa
  • Merkatu-hobi berriak

Eusko Jaurlaritza | Gobierno Vasco

PDF(versión)

Idatzi iruzkina

Zihurtatu beharrezkoa den informazioa (*) bete duzula. HTML kodea ez da baliogarria.

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKAL PRODUKTUAK

Euskal produktuen eta produktuen bilatzailea

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

Azken Berriak

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus