El Gobierno Vasco incrementa con 700.000 las ayudas para la dinamización de zonas comerciales y da respuesta a todas las solicitudes presentadas

Eusko Jaurlaritzak, merkataritza-sektorea sustatzearen garrantziaz jabetuta, Euskadiko merkataritza-guneetako lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasunera zuzendutako diru-laguntzetara beste 700.000 bideratzea erabaki du eta, hala, programa honetara aurkeztutako eskaeren % 100i erantzun die.

 

Laguntzen helburua hauxe da: udalen, merkatari-elkarteen eta elkarte mistoen artean lankidetza publiko-pribatuko egiturak sorraraztea. Hala, elkarlana sustatuko da, udalerrietan merkataritza-inguruneak dinamizatzeko zona-estrategiak garatu daitezen, baita dinamizazio-foku izango diren hiri-ekonomiako espazioak garatzeko ere, udal-estrategiekin koordinatuta.

 

Merkataritza Inguruneen Dinamizazioa (MID) programaren hasierako zenbatekoa, 2013rako, 592.000 €-koa zen, baina orain 1.292.000,00 €-ko inbertsio zuzenera igo da, merkataritza-sektoreak aurkeztutako eskaera guztiei erantzuna emateko. Guztira, Euskadiko 82 udalerriri egingo diete mesede laguntza horiek.

 

Garrantzitsua da nabarmentzea mota honetako programekin Eusko Jaurlaritzak eta merkataritza-sektoreak, udalekin eta elkarteekin batera, indarrak bateratu dituztela eta, horrela, une honetan sektorerako oso garrantzitsuak diren inbertsio induzituak lortu dituztela. Zehazki, programa honek eragindako inbertsio globala, aurten, 1.806.874,31 €-koa izango da eta honela zatituko da lurraldeen arabera:

  • Araban 121.076,70 €, 6 udalerritan banatuta: Gasteiz, Amurrio, Laudio, Dulantzi, Agurain eta Asparrena.
  • Bizkaian 888.423,58 €, 41 udalerritan: Trapagaran, Berriz, Ondarroa, Zornotza, Sestao, Barakaldo, Durango, Iurreta, Abadiño, Zalla, Urduña, Markina-Xemein, Leioa, Erandio, Balmaseda, Muskiz, Mungia, Galdakao, Basauri, Sopela, Arrigorriaga, Gorliz, Arratia, Zamudio, Bilbo, Ugao, Derio, Etxebarri, Getxo, Santurtzi, Portugalete, Bermeo, Lekeitio, Gernika, Ermua, Ortuella, Abanto, Gueñes, Elorrio, Alonsotegi eta Plentzia.
  • Eta Gipuzkoan 797.374,03 €, 35 udalerritan banatuta: Donostia, Andoain, Zumaia, Lasarte-Oria, Hernani, Pasaia, Errenteria, Deba, Zarautz, Orio, Mutriku, Irun, Beasain, Tolosa, Lazkao, Segura, Villabona, Ibarra, Urnieta, Ordizia, Arrasate, Oñati, Bergara, Hondarribia, Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Astigarraga, Soraluze, Eibar, Elgoibar, Azpeitia, Azkoitia, Usurbil eta Zestoa.

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus