TICKET BAI, HORRELA EZ

Krisi-egoeran, salmenten jaitsierarekin, kostuak handituta eta kontsumitzailearen erosteko ahalmena galduta, eta sektorean arrakala digitala dagoen arren, Aldundiak, modu malkartsuan eta trantsizioa behar bezala egiteko bitartekoak jarri gabe, Ticket Bai-ren bidez kostu gehiagotara behartzen gaitu, okupazio-denbora gehiagora, segurtasunik ezara eta datuen lagapenera eta software-hornitzaileekiko erabateko mendekotasunera, horrek esan nahi duen guztiarekin.

 

Bien bitartean, hemen instalatzen diren marka eta kate handiak eta On Line salmenta burutzen duten plataforma handiak Ticket Baitik libre daude, eta, beraz, oso eskertuta egongo dira.

 

Estatuan, aldiz, gai hau patxadatsuago eta modu logikoagoan eramaten ari dira; legeak garatuz, aurrena informatikako enpresa guztiak behartuz sistema hori nahitaez garatzera beren software guztietan, eta ondoren, sistemaren ezarpena merkeagoa eta funtzionamendu egokia bermatzen duena denean, saltokiei derrigortasuna ezarriz. Gainera, Kit Digitala laguntza atera dute, sistemaren ezarpena finantzatuko dezakeena. Aldiz, gipuzkoar guztiok laguntza hori eskuratzeko aukerarik gabe ezarri beharrean aurkitu gara.

 

Jakina da saltoki txikietan ez dagoela iruzur fiskalik, eta kate handiak direla, bai Europako paradisu fiskaletan egoitza dutelako, bai beren neurrira egindako lege-sistema baten bidez txikiek baino askoz zerga gutxiago ordaintzen dituztenak. Ondorioz, Autonomia Fiskalak esan nahi du kanpoko enpresa handiak guk baino zerga txikiagoekin instalatzen direla eta saltzen dutela hemen, ezer egin gabe. Bertako enpresarioi baldintza okerragoak ezartzen zaizkigu, besteak beste, kanpokoei eragiten ez dien Ticket Bai fakturazio sistema.

 

Saltoki txikien benetako biziraupeneko egoera baten aurrean, Aldundiak gure egoera hobetzeko baliabideak jarri beharrean, beste traba bat jartzen digu, handiei mesede eginez.

 

Eskatzen diegu saltoki txikientzako ezarpen hau atzeratzea eta Plan egoki bat egitea, Estatu osoan derrigor egingo den egutegiarekin bat, non beharrezko prestakuntza-planak ezarriko diren softwarea ondo maneiatu ahal izateko. Plan horretan fiskalitate zuzentzaile bat ezartzea ere beharrezkoa da, egungo legediak Gipuzkoako merkataritzari suposatzen dion desabantaila izugarrian desegin dadin.

 

Funtsak soberan ditu Aldundiak eskatzen diogunari egiteko.

 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus