Dendartean-ek manifestazioa deitu du Ticket Bai ezarriko den moduaren aurrean bere ezadostasuna adierazteko

Manifestazioa igande honetan izango da, urriak 23, 12:00etan Gipuzkoa Plazako Foru Aldundiaren eraikinaren aurretik abiatuta.

Gipuzkoako saltoki txikiak haserre daude Foru Aldundiak Ticket Bai fakturazio-sistema berria ezartzeko jarraitu nahi duen moduagatik. Azken orduko aldaketarik ezean, sistema berriak milaka negozio txikiren fakturazioa burutzeko era aldatuko du azaroaren 1etik aurrera.

Dendartean-ek, Gipuzkoako merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen agrupazioak, 2.637 saltoki ordezkatzen dituenak, hilabeteak daramatza Foru Aldundiko Ogasun Sailarekin harremanetan, sektorearen iritzia helarazten eta Ticket Bai gauzatu nahi den forman aldaketak egiteko eskatzen. Haserrea partekatzen duten establezimenduetako erakusleihoetan kartelen bidezko komunikazio-kanpaina eta ehundaka merkatariren babesarekin eginiko prensa-agerraldi baten ondoren, orain manifestazioa deitu dute.

Manifestazioa urriaren 23an izango da, 12:00etan, Gipuzkoa Plazako Foru Aldundiaren eraikinaren aurretik abiatuta (Donostia). Inguruko hainbat kale igaroko ditu, berriro ere hasierako puntura itzuliz.

Honako testua duen pankarta bat agertuko da: TICKET BAI, HORRELA EZ. Testu honen bidez, merkataritza sektorea Ticket Bai ezartzeko ezarritako moduarekin ados ez dagoela erakutsi nahi da; izan ere, Ticket Bairen prozesuak eta epeek negozio txikiei kalte handia egingo dietela aurreikusten da.

Gipuzkoako Foru Aldundia Ticket Bai ezartzen ari den moduarekin bat ez datozen merkatari, ostalari, zerbitzu-enpresa eta profesional autonomo guztiei zuzentzen zaie deialdia.

 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus