TICKET BAI protesta

Ticket Bai betebeharra arautzen zuen Dekretua argitaratu zenean, pandemia betean, eta gerora merkataritza txikiak bizi duen egoera ikusita, inflazio handiarekin, salmenten murrizketarekin eta etengabeko establezimendu-itxierekin, krisi betean, sektorera zuzenduriko formakuntza-planik eta eskaintza informatiko nahiko zein egokirik gabe, nahiz eta ziur gauden sektorea modernizatzea beharrezkoa dela eta badakigun Aldundiak horretarako laguntzak ematen dituela, uste dugu Ticket Bai-ren ezarpenerako zehazturiko egutegia eta prozedura onartezinak direla merkataritza txikiarentzat eta lortu nahi diren helburuentzat.

Inposatzen zaigun sistemak kezka handia sortzen du, izan ere, askok menperatzen ez ditugun ezagutza informatikoak eskatzen ditu, eta premiaz behartzen gaitu informatika bezalako gai ezezagun batean kanpoko mendekotasun berri bat izatera, gure kostuak handituko dituena gainera.

Argi dago sistema hori ezartzeko zailtasuna ez dela berdina makroenpresa, mikroenpresa edo merkatari txikientzat; beraz, gure ustez, Ticket Bai ezartzegatiko laguntzak eta egutegia sektoreka eta enpresa-tamainaka bereizi beharko lirateke.

Ezinezkoa ikusten dugu saltoki txikietan gaur egun planteatzen den eran sistemaren ezarpen egoki bat burutzea, sektorean kalte handia eta presazko erabakiak sortu gabe.

Eskatzen den urgentzia hau ez da beharrezkoa ikuspegi fiskaletik, izan ere, saltoki txikiek salmenta-ticket guztiak eskaintzen baitituzte une honetan. Beraz, Aldundia sektorearekin biltzea eskatzen dugu, saltoki txikietan sistema behar bezala ezartzeko oinarriak sortzeko, Ticket Bai dekretuaren 6. artikuluan oinarrituta.

Ogasunak fakturazio sistema honetara behartzeko eskubidea duela uste badu, guk uste dugu administrazio publikoak arduratsua izan behar duela eta egiten dituen eskakizunen mailan egon behar duela, Ticket Bai ongi ezartzeko beharrezkoak zaizkigun denbora eta baliabideak jarriz.

Oharra.- Estatuan, Ticket Bai bezalako sistema batera behartu aurretik, Fakturazio Erregelamendu berri bat onartuko da, eta horrek fakturazio- software guztiak Ticket Bai barne-hartzera obligatuko ditu. Horrek esan nahi du, betebehar hori ezartzen denerako, soluzio informatiko gehiago eskainiko direla merkatuan eta zenbat eta soluzio gehiago eskaini, orduan eta errazagoa izango dela nahitaezko ezarpena.

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus