SALTOKI TXIKIAK ETA TICKET BAI “ZERGA” BERRIA

ELGAk ogasunei iruzurraren aurkako sistemak erabiltzea gomendatu izanaren harira, gure Aldundiak dekretu bat argitaratu zuen, eta, horren arabera, saltoki txikiak behartuta egongo dira aurtengo azarotik aurrera salmenta guztiak momentuan bertan eta programa informatikoen bidez ogasunari jakinaraztera. Nahitaez bete beharreko fakturazio sistema berri honek Ticket Bai du izena.

 

Bitartean, Estatuko Gobernua lege bat izapidetzen ari da Fakturazio Sistemei buruzko Erregelamendu Berria garatzeko, eta Arauak eskatzen du negozioetako software guztiek aukera eman dezatela fakturak jaulkitzen dituzten unean ogasunari jakinarazteko. Asmoa da negozioek beren borondatez eta obligaziorik gabe eskuratu ahal izatea programa horiek. Argi dago horrek prezioen eta mantentze-kostuen jaitsiera handia eragingo duela Gipuzkoako merkataritzarako software-programetan, eta guztiz gomendagarria egiten du Lege hau indarrean jarri arte itxarotea Gipuzkoako sistemaren edozein betebehar-erabakitan, Estatuaren erritmoetara egokituz. Kontuan izan behar da gure lurraldean jarduten duten enpresa eta autonomo asko ez direla behartuta egongo Ticket Bai betetzera, egoitza edo helbidea Euskaditik kanpo dutelako.

 

Dendartean-eko Batzordeak –Gipuzkoako 2200 saltoki inguru ordezkatzen ditu Agrupazioak- uste osoa du saltoki txikietan ez dagoela iruzur fiskalik, ez behintzat aldundiak ezarri nahi duen nahitaezko prozedura ezartzeko premia justifikatzen duenik.

 

Merkataritza ordezkari hauen ustez, gaur egungo unea guztiz desegokia da Ticket Bai ezartzeko, negozioen itxiera-prozesuetan eragin azeleratzailea eragingo baitu. Denok dakigu zer-nolako arazo bortitza duen hiriko merkataritza txikiak: krisia, birmoldaketa, inflazioa, kostuen igoera orokorra, COVID-a, gerra, eta abar. Baina krisi hau duela urte batzutatik dator; lehenik eta behin, hirigintza Banaketa Enpresa Handien zerbitzura jarri zen, eta, gero, Online salmenta plataforma handiei mesede egiten dieten legediak mantendu dira, lan-ikuspegitik zein ikuspegi fiskaletik, izan ere, gure udalerri guztietan lan-kontraturik gabeko pertsonekin saltzen baitute, zergarik ia ordaindu gabe eta “legezko” zerga-paradisuetatik jardunez, erabateko lehia desleiala sortuz.

 

Agerikoa denez, Ticket Bai sistema ezartzeak ez dakar zailtasun bera makroenpresa, mikroenpresa edo denda txikientzat, eta, beraz, kasuaren arabera, ezarpen bereizia egin beharko litzateke. Gaitasun teknologikoari dagokionez, aldeak izugarriak dira.

 

Merkataritza txikian, langile-baliabide gutxirekin, adin aurreratuekin, esperientzia eta ezagutza digital eta informatiko urriekin eta baliabide ekonomiko gutxirekin egin behar diete aurre Ticket Bai-ri. Gainera, honek, gastuak handitzea eta negozioa kontrolik gabe uztea dakarkie, inbertsio garestiekin eta kostu iraunkor berriekin, dedikazio eta prestakuntza zaileko esfortzu berriekin, sisteman matxura eta ezjakintasun posibleekin, akats eta zuzenketa konplexuak egiteko aukerarekin, kobrantza-sistemak zailduz, kontratatu beharreko pertsonekiko edo kanpoko agenteekiko mendekotasuna sortuz betirako, etab. Ez bagenuen arazo gutxi, gastu gehiago, lan-denbora gehiago, segurtasun eza eta kontrolik eza sortuz.

 

Saltoki txikien modernizazioa beharrezkoa dela sinetsita, eta gure Aldundia prozesu honetan laguntzen ari zaigula onartuta eta eskertuta, ikusten dugu ez dagoela benetako aukerarik Ticket Bai sistema ezarri nahi den garai eta prozeduren bidez ezartzeko, Gipuzkoako saltoki txikietan kalte handia eragin gabe. Guztiz beharrezkoa ez den zerbait, ikuspegi fiskaletik nahiz sozialetik.

 

Aldundiaren Ticket Bai Dekretuak berak, zentzuzko ikuspegi batekin, salbuespenak aurreikusten ditu bere 6.artikuluan enpresa-jardueraren garapenean nahasmenduak saihesteko.

 

Ulertuak izateko konfiantzarekin eta Aldundiak ondorioak garrantzitsuak joko dituelakoan, arazo hau konpontzeko gehiago inplikatzera eta sektoreko ordezkariekin talde bat sortzera gonbidatzen dugu, guztion artean irtenbide on bat bilatzeko.

 

DENDARTEAN-EKO ZUZENDRAITZA

Gipuzkoako Merkatari Elkarteen Bilkura

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 34
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus