BELARTZA-2 EAE-ko AUZITEGI NAGUSIKO EPAI PRENTSAURREKOA

Harizalde Naturzaleen Elkarteak 2016 urteko apirilaren lehen astetik hona “Añ.-Belartza Cantera” eta “Añ.- Belartza Alto” eremuetan eman ziren lanak eta jarduera ilegalak salatu izan ditu hiru urteren epean Donostiako Udalean. Lizitazio eta baimenik gabe eman zen Belartzako Harrobiko hondeaketatik ateratako kutsatutako lur, harri eta materialak, Belartza Gaineko eremuko landazabaleko belazean pilatzen hasi ziren obra-sustatzaileak  udal baimenik gabe garai horretan. Donostiako Udaleko Hirigintza zinegotzia zen Enrique Ramos jauna, obra udal baimen ilegala eman zuen 2016ko maiatzaren 16ean, orokorra, edukirik gabekoa, zenbakirik gabekoa, txosten juridikorik gabekoa eta inondik inora Lurzoruaren Legearen barne onarpenik izan ez zezakeena, legearen kontrakoa baitzen.

Haritzaldek errekurtso eta salaketa ugari egin izan behar ditu ilegalki eman zen baimen horren zuzenketa egin zedin, udaletxearen legearen kontrako erabaki honek ingurumen, paisaia eta Habitat Zuzendaritza babesten zuen zonaldearen txikizio eta hondaketa bideratu du, fauna, flora, bioaniztasun, errekasto eta bertako ekosistemari kalte iraunkorrak eraginez.

Legeari jarraituz materialak baimendutako hondakindegira ez eraman ezezik, Donostiako udaletxeak VUSA enpresari material kutsatu horiek hondakin horiek partidak neurrira atera eta beste obretan etekin ekonomikoaz erabiltzen utzi diete zigorrik gabe: Arbaizeneako urbanizaziora, autobía azpiko Astigarragako lursailetara, nahiz Orioko partzela pribatu batera: inongo kontrol teknikorik gabe eta elkarte honek ofizialki salatu bazuen ere. Udal obra baimena eta gaineko erakundeetatik agindutako baldintza teknikoak ere ez zituen ere VUSAk bete, ondorio ekonomikorik gabe salatu bazen ere.

Beharrez eta salatutako betebehar hau ezin saihestu, 120.000 m3-ko “lur mugimendu” ilegalarengatik 6000€ isun minimoa jarri zuen udal honek (20€/ m3) eta horren gainetik 20 hilabeteko isurpen ilegalaren iraupena baimendu zuen obra baimena bukatzean, VUSA enpresari materialen hustutzea eta zonalderen lehengoratzea beharrez errejistroz berriro ere Udalak agindua eman ziezaion eskatu genion.

Udalak 2018 urtearen urtarrilean ekin zion zigor espedienteari enpresak isurketa ilegala ez atera eta zonaldea lehengoratzeagatik, gure eskaeraren ostean. Baino Enrique Ramos zinegotziaren aurrean, material horien gainean Belartza-2 makroparke komertziala egiteko HAPO Aldaketarako Hiri Partaidetza martxoko bilera irekian, materialak EZ ZITUZTELA ATERAKO aitortu zuten sustatzaileek argi eta garbi udaletxera zuzenduriko hainbat dokumentutan: materialak hortik ateratzea ekarriko liokeen kalteordaina ezezik, eta BELARTZA-2 hirigintza planeamendu berrian erabiltzeko asmoa zutela erregistroz sartutako dokumentuetan dago. Udalak hilabeteetan bere ahamenaren barne ez dio zonaldearen lehengoratzeari ekin, eta guretzako arrazoia argia da: orain arte isun bakoitzeko notifikazio amaiezin eta makina bat errekurtso izan dira epeak luzatuz, bitartean BELARTZA-2 makroparke komertziala egiteko udal tramitazioa aurrera zihoala. Donostiako Udalak egungo ilegaltasunaren jakitun, lege-urratzaile hauekin batera idatzi eta tramitatzen dabilen HAPO aldaketak, material horien erabilpena barneratzen du (eta berez etekin ekonomikoa erabilpen horregatik eta gunetik legez ez ateratzeagatik); BELARTZA-2ko Hasierako Onarpena betearzapen subsidiario egiteko epea aurretik iristekotan hondakinen erabilpena legalizatuko zatekeen, BELARTZA-2ko proiektu berriak hauen erabilbena barneratzen baitzuen. Interes pribatuak interés orokorraren gainetik gailentzen aritu dela udala dirudi. Ohar honekin batera lekuan emandako etengabeko irregulartasun eta ilegaltasunen kronologi zerrenda dokumentua atxikitzen dizuegu laburtuta, zeuen aztertze eta konklusiorako. Udaletxeak 7milioi € gutxienez poltsikoratzea pentsatuta zuen proiektu honekin.

Haritzaldek Donostiako Alkate, Zinegotzi, Hirigintza Sailari eta Ingurumen Batzorde Sektorialari ere, udaletxeak betearazpen subsidiariora pasa dadin eskatu dio behin eta berriz, ingurumenari eragiten ari zaizkion kalteak handiak baitira. Udalaren <eraisteko, lehengoratzeko eta zigor espedientea>ri jarraituz eta EAE-ko Auzitegi Nagusiko 291/2019 Epaiari jarraituz berriro eskatuko dugu:

1.- Udala betearazpen subsidiariora ekin diezaion sustatzaileei beste isun bat jarri ordez.

2.- Udalak kaltetutako gunea berreskuratzeko Birsorkuntza Proiektua berehala eta atzerapenik gabe enkargatu dezan iada.

3.- Udalak lizitazio eta lehiaketa publikoa berehala eta atzerapenik gabe martxan jar dezan.

Ilegalki eraldatutako eremuaren lehengoratze betearaztea ez dago gehiago atzeratzerik. Bere izaera naturalera bueltatu behar du udaletxeak, eta erakunde honi eskatzen dizkiogu jarduera ilegalak paisaia  eta ingurumenaren gainean eduki dituen ondorio eta kalte guztien erreparatze ardura guztiak.

Hiru urteren ostean, Auzitegi Nagusiko epaiak argi uzten du ez zegoela ez zuzenbide ez egintza dudarik emandako udal baimenaren legearen kanpoko izaeraz eta honek ekarritako ondorioen erreparatze eta lehengoratze ardura duela salatu eta kondenatuta izan den Donostiako Udaletxea.

Auziaren kostuak ordaintzera kondenatzen du auzitegi Nazionalak Donostiako Udaletxea:cJuridiskzio Legearen 139. artikuluak esaten duenez, kondenatutakoa bere jarduera fede txarrez edo osartzaunez mantendu duenari ezartzen zaio kostu kondena.

Gertakari sinesgaitz guztien zerrenda luzea dela eta bertan egon diren irregulartasun guztien ardura argitzeko ikerketa udal komisio bat egon dadin eskatzen du salatzaile izan den elkarte honek.

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus