SALTOKI HANDIEN LURRALDE-ERREGULAZIORAKO LEGE-PROPOSAMENA

SALTOKI HANDIEN LURRALDE-ERREGULAZIORAKO LEGE-PROPOSAMENA:

MERKATARITZA-GUNE BERRIAK MUGATZEKO ADOSTASUNA LEGEBILTZARREAN

PP, Podemos eta EH Bilduren Lege proposamena,  Euskaldendak-en laguntzarekin egina, araudi berriaren oinarria izango da

 

Euskaldendak-eko ordezkariak Eusko Legebiltzarreko Plenoan izan dira gaur, Saltoki Handien Lurralde-Erregulaziorako Legearen onarpenari buruzko debatean, eta modu honetan baloratu dute: “Euskadiko merkataritza-hirigintzarentzat aurrerapausoa. Hiri-merkataritzaren defentsarako inoiz izan dugun hoberena, hain zuzen ere”.

Konfederazioko Presidenteak, Bitor Lizarribarrek, buruturiko agerraldian esker ona adierazi nahi izan die “PP, Podemos eta EH-Bildu parlamentu taldeei, elkarlanean eta gure babesarekin azken urte honetan eginiko lan guztiagatik, eta modu berezian Mª Carmen Lopez de Ocariz, Edurne Garcia eta Iker Casanova legebiltzarkideei” beraien lan, dedikazio eta inplikazioagatik guztiagatik.

Lege honek establezimendu berriak bizitegi-izaerako inguru hiritarretan ezartzea lehenesten du, lurralde-ordenazioaren ikuspuntutik dagoeneko ezarritako establezimenduak handitzea mugatzeaz gain, Amador Viteri Dendartean-eko Presidenteak agertu duen moduan. Puntu honetan, Viterik gehitu du Euskaldendak-en iritziz “lege berria hobetu daiteke saltoki handien dimentsionatzeari mugak jartzerako orduan, adibidez, Euskadiko hiri-kanpoaldeetan alimentazioko saltoki handiak edo bazarrak ezartzeko aukerak ezabatuz”. Egitate hau, mugatuta bada ere, posible da lege berriarekin.

“Iruditzen zaigu lurralde-antolakuntzaren ikuspuntu hau ez dela nahikoa interes orokorraren eta hiri-merkataritza txikiaren defentsarako”. “Euskaldendak-ek momentu oro” erakutsi duen postura, Jose Antonio Landeras Arabadendak-eko Presidenteordeak adierazi bezala, “Udalek lurzoru munizipaletan proportzioz kanpoko merkataritza-guneak egiteko zituzten fakultateak gehiago mugatzearen aldekoa izan da, merkataritza-gune hauek hirigintza arloan, ingurugiro arloan eta kontsumitzaileen defentsan eragin handia suposatzen dutelako eta, honek, hiri-merkataritza txikia kaltetzen duelako”.

Bizkaidendak-eko Presidenteordeak, Jose Feijoo-k, azpimarratu duen moduan, hobekuntza hauen lorpenerako “Euskaldendak momentu honetatik aurrera proiektu tekniko batean lanean arituko da, gaian adituak diren europar espezialisten bidez, Euskaldendak-ek defendatzen duen posturaren segurtasun juridikoaren eta interes orokorraren inguruko txosten bat egin eta Legebiltzarrari helarazteko”.

Lizarribarrek azaldu duenez, ”merkataritza txikiaren asoziazionismoak bizi duen banaketak momentu honetan Lege honetan gehiago aurreratu ezin izana ekarri du, izan ere, sektoreko beste zenbait eragilek gure proposamenaren aurkako printzipioak agertu dituzte publikoki”, BilbaoDendak-eko Gerenteak eta EUSKOMER-eko (CECOBI, Gipuzkoako Merkataritza Federazioa eta Arabako AENKOMER) ordezkariak legebiltzarrean eginiko agerraldiei erreferentzia eginez. Hauek, “lehenengoaren kasuan alkateek nahi dutena egitearen alde eta, bigarrenaren kasuan, banaketa enpresa handien intereserako egokiagoa den dimentsionamendu baten alde” agertu dira.    

 

“Merkataritza mega-proiektuen geldiketa”

Lizarribarrek amaitu duen bezala, sektoreak banaketa egoera bizi arren, “justifika ezina tokiko-merkataritza sektorearen sostengurako ikuspuntutik”, Parlamentu-taldeekin adostasun bat lortu da, “hirigunez kanpoko zenbait mega-proiektu komertzial geldiaraziko dituena, Hondarribi eta Belartza 2, esaterako. Aldi beran, Teresategui, Cotsco, Megapark, Garbera eta antzekoak errepikatzea saihestu da. Zorionez, aurrerantzean ezingo dira egin”.

 

 

 

 
 

EUSKALDENDAK Euskadiko Merkatari, Hostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioa da, bere hiru lurralde-Federazioeen bidez (Dendartean, Bizkaiendak eta Arabadendak)  51 zonakako eta gremio-Elkarte eta 5.000 merkataritza establezimendu baino gehiagok osatzen dutena, eta aktiboki merkatariek gidatzen dutena. 

Merkataritza-hirigintzaren defentsan buruturiko lan guztiaren baitan, lurralde-antolakuntza eta hirigintzako 70 espediente baino gehiagotan hartu du parte konfederazioak.

 

 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus