ELKARREKIN MERKATARITZA LAGUNKOI BATEN ALDE

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak martxan jarritako “Establezimendu Lagunkoia” programatik, ekainaren 10etik 16ra ospatuko den Merkataritza Lagunkoiaren Astean parte hartzera gonbidatu nahi zaituztegu.


Kanpaina honen helburua, zahartzen ari den gizartean, gertuko merkataritzari ikusgarritasuna eman eta balioan jartzea da, merkataritzak jorratzen duen papera ezinbestekoa baita autonomiaren mantenurako zein pertsonen, eta bereziki pertsona helduen, bizi kalitatea hobetzeko.

NOLA PARTE HARTU:


Kanpainan parte hartzeko, egunerokotasunean egiten dituzuen praktika lagunkoi egokiak bideo zein argazki moduan partekatzera gonbidatzen zaitutzegu.


Esertzeko aulki bat, ikusmenari laguntzeko betaurrekoak eta hizki tamaina egokiak izatea; bizilagun batekiko konfiantzazko harremana edukitzea, erosketa etxera eraman ahal izatea, telefonozko eskariak onartzea… bezalako ekintzak izan daitezke praktika lagunkoiak. Seguru, zuen errekurtsoak baliatuz, hainbat gauza egiten dituzuela adineko pertsonekiko lagunkoitasuna hobetzeko.

  • Zuen saltokiak sare sozialak edukiko balitu (Facebook, twitter, instagram), zuen argazki edo bideoak partekatu ditzakezu #MerkataritzaLagunkoia #ComercioAmigable traolak erabiliz ekainaren 10etik eta 16ra bitartean.

 

  • Sare sozialak ez baditu, bidali zuen argazki edo bideoak E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera edo WhatsApp bidez 659188046 telefonora ekainaren 10a baino lehenago eta guk, Euskadi Lagunkoiako sareetan partekatuko ditugu ekainaren 10etik 16ra bitarteko astean.


Euskadin, jada 400 establezimendu baino gehiago dira lagunkoiak.


Saltoki txikiek zahartzen ari den gizarte honi egiten dien ekarpena balioan jar dezagun!


Edozein zalantza argitzeko edo informazio gehiagorako deitu 943.224.643 telefonora edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko. helbidera.

AGENDA

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus