EUSKO LEGEBILTZARRAK SALTOKI HANDIAK EZARTZEA GELDIARAZTEKO TRAMITAZIOA ABIAN JARTZEA ONARTU DU

Eusko Legebiltzak, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Eusko Talde Popularra talde parlamentarioek bultzatutako lege proposamena aprobatu zuen, Merkataritza Jardueraren Legea Saltoki Handiak ezartzeari eta handitzeari dagokionean aldatzeko, Euskadin hauen ugaritzeari muga ezartzeko xedeaz.

 

2004tik Ekonomi-Jarduetarako Lurzoru Publikoa eta Merkataritza-Ekipamenduak sortzeko Lurralde Plan Sektorialak (LPS) muga ezartzen zuen hirien kanpoaldean Merkataritza Ekipamendu Handi berriak ezartzeko, baina Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko ebazpen batek lurrera bota zuen 2015ko irailean. EJANak lehia ekonomiko librearen tesipean, murrizketak ezin zirela merkatal gune handiek tokiko saltoki txikietan duten eragin negatiboan oinarritu irizpena eman zuen, araua ingurumen eta lurralde plangintza irizpidetan berridazteari atea irekiz. Hiru urte hauen buruan, Eusko Jaurlaritzak ez du agertu ebazpenak eragindako artikuluak berridazteko gaitasunik eta, ondorioz, linbo legal batean utzi gaitu: egun, inolako mugarik gabe, nahi bezain beste Saltoki Handi eraiki daitezke Euskadin. Hutsune legal hau konpontzeko, justifikapenik gabe, urteetan eman den atzerapenak saltoki handien ugaritzea bideratu du, bereziki Gipuzkoan, non Donostiako Udalak darama saria.

Honek badu bere arrazoia, izan ere, sustatzaile eta multinazional handiak bultzatzen dituzten proiektu hauek errekalifikazio eta plusbaliak ematen dituzte, udal finantziaketarako irabazi handiak sortuz zenbat udaletxerentzat.

Luralde Antolamenduaren Gidalerroek beraiek azpimarratzen dute, garraio sare hiperdimensionamendu eta ibilgailu pribatuaren erabilera bultzatzen duten Saltoki Handien eredu desarrolistak, ingurumenean ezezik gure herri eta hirien egitura funtzionalaren gainean oso eragin negatiboa duela.

Bestalde, etengabe gora doan merkataritza elektronikoak, biztanleriaren zahartzeak eta, hartaz, hiriaren kanpoaldean kokatzen diren Merkatalgune Handietarako irisgarritasun zailatasunak, EEBBtan “apocalipsis retail” bezala izendatu duten saltoki handien itxiera masiboa iragartzen du etorkizun labur batean.

2017 amaieran Euskadi Europaren buruan zegoen biztanleko saltoki handien metro karratuko guneen zerrendan, Espainako batazbestkoaren gainetik eta Alemaniak duenaren bikoitza baino gehiagorekin. Tokiko saltoki txikietan multinazional tsunami berri honek izango lukeen ondorio itzulezinaren jakitun, Eusko Legebiltzarretik oposizioko taldeek, EUSKALDENDAKen eskaera batetik abiatuta, 2018an Ez Legeko Proposamena aprobatzea lortu zuten, zeinaren bidez udaletxeei saltoki handiak eraiki edo handitzeko etenaldia ezartzea eskatzen zitzaien. Legebiltzarreko zuzentzaile argiaren gainetik, zenbait Udalek, tartean Donostiakoak, orain arte Euskadin legea aldatu ez duten talde berdinak gobernaturik kasualitatez, ez du obeditu Legebiltzarraren etenaldi eskaera eta, are gehiago, aprobazioak korrika eta presaka bideratu ditu.

 

Pasa den ostegunean, berriro ere EUSKALDENDAKen proposamen batetan oinarrituta, Eusko Legebiltzarreko oposizio taldeek, EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta Eusko Talde Popularra taldeek hain zuzen ere, Merkataritza Jardueraren  Legea Saltoki Handiak ezartzeari eta handitzeari dagokionean aldatzeko lege proposamena onartu zuten, Euskadin hauen ugaritzeari muga ezartzeko xedeaz.

 

Jarraian, egun Gipuzkoan tramitazio fase ezberdinetan aurkitzen diren Saltoki Handien ezartze/handitze proiektuak ikus ditzakezue:

 

 

GEC PROYECTADOS EN GIPUZKOA

SUPERFICIE

Ampliación de CC Garbera (aprobado)

25.000 m2

 

Macro Parque comercial BELARTZA 2

75.000 m2 (sobre rasante)

+ 4 plantas subterráneas (estimamos 25.000 m2 más)

Zona Comercial Rekalde-Teresategi (compatibilizada con Lasarte)

 

30.000 m2

CC Ilunbe

20.000 m2

Zona Comercial Cerro de San Bartolomé

8.000 m2

Mega Outlet Zaldunborda - Hondarribia

40.000 m2

TOTAL

223.000 m2

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus