Print this page

EUSKALPRODUKTUAK.org, Euskal Ekoizleen Plataforma

Gaur, Azpeitiko Azoka Plazan eginiko ekitaldi batean, EUSKALDENDAK-ek, Euskadi Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak, Euskadiko merkatariei euskal produktuak bilatzen errazteko bere proiektua aurkeztu du. Merkatariz eta ordezkari politikoz beteriko ekitaldian –proiektuak Legebiltzarraren eta Eusko Jaurlaritzaren babesa dauka-, EUSKALPRODUKTUAK.org plataforma eman zuten ezagutzera.


Euskal merkataritza-enpresei beren kilometro zero produktuen eskaintza zabaltzea ahalbideratuko dien webgunea da gaur aurkezturikoa, izan ere, euskal merkatariek modu erraz eta autonomo batean hornitzaileen bilaketa interneten bidez garatzea da proiektuaren helburua.
Webgunea dagoeneko erabilgarri dago http://www.euskalproduktuak.org helbidean. Euskaldendak, sortu zenetik beretik, euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-plataforma handienetako bat da, 4.000 bazkidetik gora ditu, eta lurralde guztietan du ezarpen efektiboa. – adierazi du konfederazioaren lehendakariak, Bittor Lizarribar. - Merkatarien profesionalizazioa bilatzen dugu, gauzak egiteko modu berri batean sartu dadila, merkataritza jarduera bezeroen behar berrietara orientatuz.


Ideia hori garatzeko, - segi izan du Bittorrek - lehen sektorearekin lotura zuzena izatea beharrezkoa ikusten dugu, izan ere, bezeroak berak gero eta gehiago erakusten du bertan ekoitzitako produktuenganako interesa. Merkatari eta ekoizleen arteko lotura sortu nahi dugu eta, zergatik ez, bezeroek lurralde ezberdinetan aurkitu daitekeen eskaintzaren berri izatea ere bai, kasu askotan ez baikara horren jakitun.


Merkatarien Elkarteek eginiko lanetik eta instituzioen, merkatarien eta informatika-enpresen elkarlanetik sortu da aukera hau.