Zaldunbordaren kontrako errekurtso bat tramitera onartu dute

EAEko Auzitegi Nagusiak tramitera onartu du Dendartean Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak Zaldunborda eremuaren birkalifikatzea dela-eta Hondarribiko Udalaren kontra jarritako auzi-errekurtsoa, eta errekerimendua egin dio udalari dagokion administrazio-espedientea aurkeztu dezan.

Abotsanitzek poza adierazi du albistearen berri izan duenean eta gogorarazi du, ekainean HAPOa bozkatu eta EAJren botoekin onartu zenean, irregulartasunak egon zitekeela jakinarazi zuela: “Udalak aurrez egin beharreko lanketa egin izan balu, orain ez ginateke egoera honetan aurkituko. Horregatik, egoera hau argitzen ez den bitartean, udal gobernuari eskatzen diogu ez dezala egoera gehiago zailduko duen urratsik eman”.

Epaitegiak lur eremuaren kalifikazio aldaketa legez kontrakoa izan zela ebatziko balu, Zaldunbordan outlet herrixka eraikitzeko proiektua bertan behera geratuko litzateke.

Irakurrri Argi gutxiegi lur zikinetan erreportajea (2017-05-12)

 

http://bidasoa.hitza.eus/2017/11/10/zaldunbordaren-kontrako-errekurtso-bat-tramitera-onartu-dute/

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus