Saltokiak modernizatzeko laguntzen deialdia argitaratu da

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak saltokiak modernizatzeko laguntzen deialdia argitaratu du. Laguntzen xedea da saltokien kudeaketa-instrumentuak eta azpiegiturak hobetzea, berrikuntzaren bitartez. Laguntzak negozio-bolumenari dagokionean jarduera nagusia merkataritza duten enpresa txiki eta ertainei zuzenduta daude.

Laguntzen aurrekontu-zuzkidura 3.750.000 eurokoa da eta beren jomuga saltokien merkataritza-jarduera eta barne zein kanpoko osagaiak (merkataritza-idazkunak barne) garatzeko beharrezkoak diren lokala, haltzariak eta ekipamenduak egokitzeko eta modernizatzeko inbertsioak dira. Era berean, merkatalgune itxi baten barruan merkataritza-enpresa txikik eta ertainek partekatzen dituzten espazio eta osagai komunak (merkataritza-jarduerari zuzenki lotuta daudenak soilik) egokitzeko eta modernizatzeko inbertsioak aintzat hartuko dira ere. Ondoko osagaiak izango lirateke, besteak beste: korridoreak, instalakuntza teknikoak, estaldurak, kanpoko aurrealdea, komunak edo gunera sartzeko sarbideak, beti ere aipatu espazioak saltokietako titularrek kudeatzen badituzte, jabekideen erkidegoko erregimenean.

Bestalde, merkataritza-enpresa berritzea eta modernizatzea xede duten merkataritza-jarduerari loturiko aktiboak zuzenean lagunduko dira ere diruz, bai eta merkaturatze-teknikak hobetzeko eta banatze-prozesuaren kostuak murrizteko inbertsioak ere.

Proiektuek 3.000 euroko gutxieneko onartutako inbertsioa izan beharko dute saltoki bakoitzeko eta inbertsioaren xede bakarra aktiboak direnean soilik, gutxieneko onartutako inbertsioak 900 eurokoa izan beharko du. 2016. urtean, 1.100 saltoki baino gehiagok jaso zituzten saltokiak modernizatzeko laguntza hauek.


 

http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/39024-convocadas-las-ayudas-para-modernizacion-establecimientos-comerciales-consejo-gobierno-2017

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus