Blogaren bidez modu atsegin eta errazean heldu nahi zaie eskubideei, betebeharrei eta era kritiko eta arduratsuan jarduteko jarraibideei buruzko alderdi garrantzitsuei. Kontsumoko Euskal Institutuaren webaren eta gizarte-sareetan egotearen osagarri izango da.
Blogeko sarrerak hamar gaitan antolatuko dira:
- Oinarrizko nozioak: kontsumoarekin eta arautegiak aitortutako eskubideekin lotutako oinarrizko kontzeptuak dira, hala nola, erreklamazioak tramitatzea edo kontsultak egitea. Kontsumo-ekintza guztietan giltzarri diren terminoak ere sartzen dira: etiketak, bermeak edo publizitatea.
- Prestakuntza: atal honetan Kontsumobidek doan eta edonorentzat sustatutako prestakuntza-ekintzak jasotzen dira: ikastaroak, tailerrak, hitzaldiak eta bestelakoak.
- Merkatuaren kontrola: ikuskapen-kanpainak egitea eta produktuak kontrolatzea Kontsumobideren egitekorik funtsezkoenetako bat da. Helburua da bere araudiak ezarritako segurtasun-parametroak betetzen direla egiaztatzea.
- Erosketak: ondasunak erosteari eta zerbitzuak kontratatzeari lotutako alderdiak dira, hala nola, merkataritza elektronikoa, urruneko erosketak edo saltokitik kanpo egindako erosketak.
- Finantzak eta aseguruak: bankuari, inbertsio-produktuei, aseguruei edo finantza-iturriei buruzko berezitasunak biltzen dira hemen.
- Produktuak: kontsumo-ondasunek bete behar dituzten baldintzak aztertzen dira hemen, arlo asko eta desberdinetan: elikadura, kosmetika, jostailuak, altzariak, ibilgailuak, eta arropa, oinetakoak eta osagarriak, besteak beste.
- Zerbitzuak: besteak beste, laguntza teknikoko zerbitzuak (LTZ), ibilgailuak konpontzeko tailerrak, aparkalekuak, tindategiak edo irakaskuntza-akademiak kontratatzean zein eskubide eta betebehar ditugun jakiteko jarraibideak.
- Telefonia eta Internet: Interneten edo telefonia mugikor zein finkoaren kontratazioa aztertzen da.
- Garraioa eta turismoa:bidaiekin lotutako egoerak biltzen dira, eta garraiobideen ingurukoak ere bai (aireko, itsasoko zein lurrekoa).
- Etxebizitza eta hornidurak: etxebizitza alokatzeko eta erosteko egin beharrekoak aztertzen dira, bai eta etxebizitzako hornidurak ere, hala nola elektrizitatea, gasa edo ura.
http://www.kontsumobide.euskadi.eus/blog/
http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/36802-kontsumobide-lanza-nuevo-blog-consumo