Euskadi, aitzindari bere bisitariei wifia doan eskaintzen uda honetatik aurrera

  • Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltelek abian jarritako ekimen bati esker, Euskadira iristen diren pertsona guztiek wifia doan izango dute bost egunez, 150.000 konexio-punturen bidez.

Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalzak, Bilboko Udaleko Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi Xabier Ochandianok eta Euskalteleko Marketin zuzendari Koldo Unanuek “Free Wifi for Visitors” programa aurkeztu dute.

Ekimen berri honek aukera emango dio Euskadiri uda honetatik aurrera pertsona bisitari guztiei wifia doan eskainiko dien lehen helmuga turistikoa izateko.

Ekimena Eusko Jaurlaritzaren, Euskaltelen eta Itourbask Turismo Bulegoen Sarearen arteko lankidetzari esker iritsi da, eta sektoreko beste eragile batzuekin batera, aukera emango die bisitariei Euskadi osoan 150.000 wifi-puntutara doan konektatzeko, batik bat ostalaritza eta merkataritzako zerbitzu-zonetan, Euskadiko industria turistikoa indartzen laguntzeko.

iFia doan izango dute bisitariek, bost egunez, doan deskargatzen den aplikazio bati esker. Euskadiko 51 turismo-bulego eta informazio-puntuetan bistara egongo da aplikazio hori. Hiru hilabete igaro ondoren berritu dezakete zerbitzu hori bisitariek, Euskadira itzultzen badira.

Itziar Epalzak nabarmendu duenez, Euskadiko helmuga turistikoa eraikitzen aurrera egitea “posizionatze-lanaren lehentasunetako bat izan da urte hauetan zehar”. Jarduketa teknologikoak gauzatu dira, eta baliabide, informazio-puntu eta instalazio turistikoetan wifi-sareak ezarri dira, zerbitzu turistikoak eskaintzeko aukera emango duten aplikazio mugikorren garapena eta erabilera hobetuta. Programa hau beste urrats bat da helmuga turistiko adimendun bat izateko bidean”.

Turista potentzialek gero eta gehiago erabiltzen dituzte aplikazio mugikorrak informazioa biltzeko, bidaia egin aurretik eta helmugara iritsitakoan. Eusko Jaurlaritzarentzat, berrikuntza teknologikoa, eta ez-teknologikoa ere bai, funtsezko alderdia dira helmuga adimenduna izateko helburua finkatzeko. Horrek e-turistaren, hots, Euskadi online ezagutu nahi duten pertsonen eskakizunari erantzungo dio; izan ere, badakigu kontaktuen % 40tik gora direla helmugara bidaiatu aurretik, eta hona iritsitakoan online konektatzen jarraitzen dutela.

Euskaltelek nabarmendu duenez, arrakasta handia izan du orain arte WiFi Kalean sareak: 150.000 erabiltzaile aktibo, eta erabilera-kontzentrazio handia ostalaritzaren eta denda txikien dentsitate handiko zenbait gunetan. «Horiek horrela, erabaki dugu beste pauso bat ematea, abantaila gehiago eskaintzeko negozio txikietako gure bezeroei, eta, gainera, balio-ekarpena egiteko euskal gizarteari, herrialdeko turismo-industria bultzatuz», esan du Koldo Unanuek, Euskaltelen Marketineko zuzendariak.

Ekimen horri esker, abantaila handiak izango dituzte turistentzako WiFi seinalea daukaten dendek eta ostalaritzako negozioek:

- Erakargarriagoak izango dira bisitarientzat, doako WiFi zerbitzua eskainiko baitie.

- Erabiltzaileak ez du ibili behar establezimendu bakoitzean logina eta pasahitza sartzen, sare bera baitago guztietan; beraz, ez zaie azaldu behar erabiltzaileei nola konektatu behar duten taberna edo negozio bakoitzean. Izan ere, automatikoki konektatuko dira.

- Segurua da bezeroei eskaintzen zaien WiFi zerbitzua, eta negozioko WiFi seinale propiotik bereizita dago

 Azkenik, Euskaltelen plan berri bat iragarri du Koldo Unanuek: ahalmen handiko 700 WiFi guneren hedapena, WiFi sarea hobetzeko Euskaltelen bezeroei eta turistei. Bestalde, "Euskaltelen eta Eusko Jaurlaritzaren arteko lankidetzaren garrantzia" azpimarratu du Unanuek, "Euskadirako onuragarriak diren proposamen berriak baitakartza".

Xabier Ochandianok nabarmendu du “Bilboko Udalak teknologia berriekiko duen konpromisoa”, eta gogoratu du Bizkaiko hiriburuak Interneten doan sartzeko 112 guneko sarea duela, mundu guztiak erabiltzeko irekita dagoena. Garapen Ekonomiko, Merkataritza eta Enplegu Saileko zinegotzi bilbotarrak adierazi du xedea dela informazioaren gizarteak ekartzen dituen onurak egoiliar nahiz bisitariei helaraztea. Azken horiei buruz esan du “funtsezkoak direla hiri eta toki adimentsuak sortzeko eta egonkortzeko”.

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus