Dendartean eta ACCU Gipuzkoa, elkarrekin Crohn eta Kolitis Ultzeratuaren kontra

Bi elkarteek bat egiten dute “Beharra daukat-Lo necesito ya” proiektua bultzatzeko.

Dendartean-ek, Gipuzkoako merkatari, ostalari, zerbitzu enpresa eta autonomoen elkarteak, eta ACCU-k, herrialde honetako Crohn eta Kolitis Ultzeratuen elkarteak, indarrak batu dituzte zenbait arazori aurre egiteko. Izan ere, gaixoek, etxetik irteteko edo gizarte harremanak egiteko orduan, komunak behar duten unean ez aurkitzeko beldurra daukate eta, hori dela eta, bizi-kalitatea gutxitzen da.

Gauzak hala, Dendartean-ek bere bazkideei Crohn eta Kolitis Ultzeratua daukaten egoerari buruzko informazioa luzatuko die eta “Beharra daukat-Lo necesito ya” proiektuarekin bat egiteko proposamena ere luzatuko die. Honi esker, kutsagarria ez den arazo mediku bat dutenez, beti sendagile batek ziurtatuta, txartel bat jasoko dute, proiektua bultzatzen duten establezimenduen komunak erabiltzeko aukera izateko.

Bi aldeek sinatu duten laguntzaakordioagarrantzi handikoa da, Dendartean-ek 23 herriko 22 elkarte zonalak eta bi elkarte sektorialak batzen dituelako, hau da, ia 1.400 enpresa.

“Beharra daukat-Lo necesito ya” apirilaren 27an aurkeztu zen Gipuzkoako Diputazioan, instituzio honek bultzaltzen duelako. Txartela eskuratzeko edo laguntzailea izateko interesa dutenek www.beharradaukat.eus web orrian sartu beharko dute. Bertan, Crohn, Kolitis Ultzeratua edo hesteko beste gaixotasun bat sufritzen dutenen eskura lokalek jartzendituzten bainugelen mapa bat ere ikusgai dago.

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.