EAEko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspena (LAG)

 

 

Hain zuzen, 1997an onartu ziren Euskadiko Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak, lurralde-antolamendurako oinarri instrumental gisa, bai eta lurraldea antolatzeko gainerako tresnak ere, lurralde-plan partzialak eta lurralde-plan sektorialak, kasu.

Orain, ia hogei urte direla onartu zenetik, egokiera ona da Lurraldearen Antolamendurako Artezpideak berrikusteko prozesu bat abiarazteko, horrenbestez, hartutako esperientzia moldatzeko eta lurralde-antolamenduaren erronka berriei erantzuteko; batez ere, parte-hartze prozesu zabal batean oinarritu behar da prozesu hori, hala erakunde publiko desberdinek nola eragile sozioekonomiko, politiko eta herritarrek parte har dezaten.

Orduan, 2015eko uztailaren 27an, Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroak (LAG) berrikusteko prozedura hasteko erabakia hartu zuen (gidalerro horiek otsailaren 11ko 28/1997 Dekretuaren bidez onetsi ziren) eta, orobat, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku uztea berrikusketa hori zuzendu eta prestatzeko lana, Euskal Herriko Lurralde Antolakuntzari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 10. artikuluak ezarritakoari jarraiki.

Horrez gain, erabaki horren bidez, Eusko Jaurlaritzak erabaki zuen gidalerroen berrikusketa parte-hartze prozesu zabal baten bidez egitea, egungo gobernu-programarekin eta X. legegintzaldi honetan gidalerro horiek berrikusteari buruz Eusko Legebiltzarrean eman diren ebazpenekin bat

Informazio gehiago: http://www.euskadi.eus/lag-berrikuspena

 

Zer dira LAG 

 

Lag Zer dira?

 

 Marco Jurídico

 

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/debates/1056-revision-las-directrices-ordenacion-territorial-dot-capv?stage=presentation

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda: DENDAGO

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.