10 milioi euro diru laguntzetan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien erabilera sustatzeko 2016an

Ekitaldi honetan, aurreikuspenen arabera, Euskadin urtebetean kontsumitzen den energia guztiaren % 0,5aren baliokidea aurreztuko da

  • Industria eta hirugarren alorra dira lehentasunezko jarduera esparruak, energia aurrezteko potentzial handia baitute; haien lehiakortasun ahalmena hobetzen lagunduko duena.
  • 1,7 milioi euro bideratuko dira berriztagarrien alorreko instalazio txikiak sustatzera, hala nola biomasakoak, geotrukaketa arlokoak, elektrizitatea ekoiztekoak eta itsas teknologiak.
  • Etxetresna Elektrikoen Renove Plana maiatzean abiaraziko da, eta 14.000 etxetresna ordezkatzea aurreikusten da; jarriko den eraginkortasun handiko etxetresna elektriko bakoitzari diru laguntza finkoa emango zaio.

Energiaren Euskal Erakundeak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren mendeko erakundeak, aurten ere diru laguntzen programak jarri ditu martxan energia eraginkortasuna hobetzeko eta energia berriztagarrien alorreko instalazio berriak sustatzeko. Gaur EHAAn argitaratutako diru laguntza programa horietara 10 milioi euro bideratuko dira. Diru horren bidez, zenbait sektoretan energia eraginkortasuna hobetzeko 1.100 proiektu baino gehiago bultzatuko dira, 14.000 etxetresna elektriko ordezkatuko dira, eta horien ordez eraginkortasun handikoak merkaturatzen lagunduko da eta energia berriztagarrien alorreko 170 instalazio berri egiteko aukera emango da. Horri guztiari esker, ekitaldi honetan, Euskadin urtebetean kontsumitzen den energia guztiaren % 0,5aren baliokidea aurreztuko da energian. 

Aipatutako helburu handinahi horiek lortzeari begira, 10 diru laguntza programa edo laguntza lerro ezarri dira, eraginkortasun handiko teknologien esparru zabala eta energia aurrezteko potentzial handia duten sektore kontsumitzaileak kontuan hartuta. Horretaz gain, energia berriztagarrien alorreko instalazio txikietan energia baliabideak ustiatzeko teknologietan inbertsioak ere diruz lagunduko dira programa horien bitartez.   

Aurreikuspenen arabera, diru laguntza horiek 60 milioi euro inguruko inbertsioak eragingo dituzte teknologian, eraginkortasun handiko ekipamenduen erosketan eta energiari eta instalazioei lotutako zerbitzuetan. Horrek guztiak, gainera, lagundu egingo du hainbat merkatu dinamizatzen eta hornikuntza-eragileren jarduna. 

Energia aurrezpen esanguratsua lortuko da diru laguntza programa horien bidez. Aurreikusitakoaren arabera, oro har, 30.000 tep (tona petrolio baliokide) aurreztuko dira, Euskadin, urtean, kontsumitzen den energiaren % 0,5, hain zuzen ere.

Diru laguntzen programak gaur, apirilaren 15ean, argitaratu dira Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian. Beraz, indarrean egongo dira bihartik aurrera, Toki Administrazioarena eta Etxetresna Elektrikoen Renove Plana izan ezik; izan ere, uztailaren 1ean eta maiatzaren 2an argitaratuko dira, hurrenez hurren. Etxetresnei dagokienez, datozen 15 egunean erregistro bat eratuko da, Renove Planean alta eman ahal izateko saltokietako arduradunek, maiatzaren 2an salmentak deskontuekin egiteko aukera emango diena.

Energia eraginkortasunaren hobekuntza

Teknologian edo energia erosketa eraginkorrean egingo diren inbertsioek lagundu egingo dute energiaren erabilera egokia sustatzen sektore kontsumitzaileetan. Horrekin batera, energia faktura murriztea ekarriko duten aurrezpen kota handiak lortuko dira industrian, hirugarren alorrean, garraioan edo administrazio publikoan.

Energia eraginkortasunaren arloan aurreikusten diren sektoreak eta neurriak hauexek dira: 

Industria

Industria jarduera lehentasun nagusienetariko bat da, aurrezteko potentzialagatik eta gizartearentzako aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzeko ahalmenagatik. Programaren helburua bikoitza da: alde batetik, energia aurreztea eta energia intentsitatea hobetzea industrian, hau da, energia kontsumoaren eta industriaren BPGaren arteko erlazioa hobetzea; eta bestetik, industria jarduera bera sustatzea, inbertsioen sustapenaren bitartez.  Horretarako, programak 2,8 milioi euroko aurrekontua du, ekitaldi honetan diru gehien izango duen programa izanik. Diru horretaz baliatuta, 300 proiektu edo jarduera ezberdin bultzatuko dira; adibidez, ekipoen berritzea, industria-eraikinen energia birgaitzea, eraginkortasun handiko baterako sorkuntza sistemak abian jartzea, auditoria integralak egitea edo energia kudeatzeko sistemak ezartzea.

Hirugarren alorra

Hirugarren alorrean (merkataritza, eraikinak eta abar) 1,9 milioi euro emango dira diru laguntzetan, honako hauei begira: instalazio eta eraikinen energia eraginkortasuna hobetzeari, baterako sorkuntza sistemen ezarpenari eta energia auditoriak egiteari. 200 bat proiektu diruz laguntzea aurreikusten da.

Toki administrazioak

Iaz Eusko Jaurlaritzak onetsitako Euskadiko Sektore Publikoaren Energia Iraunkortasun Dekretuaren helburuekin bat etorriz, tokian tokiko administrazioen energia egoera hobetzeko proiektuek 1,1 milioi euroren diru laguntza izango dute. Diruz lagunduko diren egitasmoak hauexek dira: argiteria publikoa, udal instalazio eta eraikinen barruko argiteria (kiroldegiak eta erabilera publikoa duten beste eraikin batzuk), klimatizazioaren inguruko proiektuak, inguratzaile termikoari lotutakoak eta kontsumoak monitorizatzeko jarduerak. Horietaz gain, ura berotzeko eguzki-instalazio termiko txikietan inbertsioak ere diruz lagunduko dira. Guztira, 140 proiektu baino gehiago lagunduko dira diruz.

Garraioa

900.000 euro bideratuko dira 500 jarduera inguru aurrera eramateko, garraioan jatorri fosila duten erregaiak murrizteari begira eta energia alternatiboez elikatzen diren ibilgailuak eta egitasmoak sustatzeko. Hala, energia elektrikoa, erregai alternatiboak (GNL) edo gas naturala erabiltzen dituzten ibilgailuak (turismoak, profesionalak garraio astuna) erosteko diru laguntzak emango dira. Horrekin batera, ibilgailu horiek birkargatzeko azpiegituren ezarpena, floten kudeaketa hobetzeko planen lanketa eta Euskadiko hirigunetan bizikletaren erabilera garraiobide moduan zabaltzeko ekimenak ere diruz lagunduko dira. 

Energia Zerbitzu Enpresak

Energia zerbitzu enpresekin (ESE) egingo diren kontratuen bidezko jarduerak sustatzera 600.000 euro bideratuko dira.

Kontratazio mota horri esker, enpresa horietan esternalizatu ahal izango dira energia hobekuntzak egiteko edo energia berriztagarriak ezartzeko beharrezkoak diren inbertsioak eta ohiko finantzaketa-eredua erabiliz arriskuan egon litezkeen zenbateko handiko aurrekontuak. Horrela, energiaren prezioa txikiagoa izango da teknologia eraginkorragoak eta iturri berriztagarriak erabiliko direlako, eta instalazioa hainbat urtetan amortizatuko delako. Urte horiek igaro ondoren, titulartasuna ekimenaren sustatzaileari emango zaio berriro. Formula horren bitartez, hobekuntzak egin ahal izango dira kaleko argiterian, eraikinen klimatizazioan, kanpoko argiterian eta inguratzaile termikoan, baita eguzki-energia termikoaren, energia fotovoltaikoaren, geotermiaren eta energia eoliko txikiaren instalazioan ere. Diru laguntza horiek Eusko Jaurlaritzaren 100 EZE Planean biltzen dira. Plan horren bitartez lortu nahi da euskal administrazioa erreferente izatea kontratazio mota horretan.

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

Programa honen helburua da eraginkortasun handiko ekipamenduak zabaltzea edo sarraraztea etxebizitzetan; batez ere, linea zurikoak izenez ezagutzen diren etxetresna elektrikoak (hozkailuak, izozkailuak, garbigailuak eta ontzi-garbigailuak). Horretarako, 80 euroz lagunduko da energia kalifikazio handiena (A+++) duten etxetresna elektrikoen erosketa, eta 65 euroz A++ energia kalifikazioa duten etxetresnak. 

Aurten, berrikuntza moduan, indukziozko plakak eta A+ energia kalifikazioa duten labeak erosteko diru laguntzak emango dira; zehazki, 65 euro. Era berean, A+++ kalifikazioa duten lehorgailuak ere 80 euroz lagunduko dira diruz.

Diruz lagunduko diren etxetresna elektrikoak

Diru laguntza

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

80€

Izozkailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

80€

Garbigailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

Ontzi-garbigailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

80€

 80 €

Lehorgailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

80€

Hozkailua eta hozkailu-izozkailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin

Izozkailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin                                             

65€

 

 65 €

Garbigailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin

65€

Ontzi-garbigailua, A++ energia-eraginkortasun mailarekin

65€

Lehorgailua, A+++ energia-eraginkortasun mailarekin

65€

Indukziozko plaka

Labea, A+ energia-eraginkortasun mailarekin

65€

 65 €

 

 

Energia berriztagarriak

Ustiapen berriztagarri txikien ezarpenen sustapena lehenetsi da jarduteko tarte edo margen handia duten iturri eta teknologietan, hala nola biomasaren ingurukoak, geotruketakoak, elektrizitatea ekoizteko iturri berriztagarrien alorrekoak eta garapen bidean dauden itsas teknologiei lotutakoak. Horiek guztiak sustatzera 1,7 milioi euro bideratuko dira. Orotara, 170 proiektu berri diruz laguntzea aurreikusten da. 

Diru Laguntzen Programa

Aurrekontua

Hasiera

Amaiera

Industria

2.800.000€

2016/04/16

2016/09/19

Hirugarren Alorra

1.900.000€

2016/04/16

2016/09/19

Toki Administrazioak

1.100.000€

2016/07/01

2016/10/31

Garraioa

900.000€

2016/04/16

2016/10/31

ESE Administrazioa

600.000€

2016/04/16

2016/11/30

Etxetresna Elektrikoen Renove Plana

1.000.000€

2016/05/02

Aurrekontua amaitu arte

Biomasa

700.000€

2016/04/16

2016/09/30

Geotrukaketa

300.000€

2016/04/16

2016/09/30

Elektrizitatea Ekoizteko Berriztagarriak

200.000€

2016/04/16

2016/09/30

Itsas Teknologiak

500.000€

2016/04/16

2016/10/31

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus