2016ko Euskal Merkataritza Sarietara hautagaitzak aurkezteko deialdia

Eusko Jaurlaritzak 2016 ekitaldiko Merkataritza Sariak deitu ditu, sektore horretako hurrengo kategoria hauetan errekonozimenduak egiteko: 

-          Enpresa arteko lankidetza

-          Merkataritza-berrikuntza

-          Enpresa-ibilbidea

-          Hiriguneen dinamizazioa 

Euskal autonomia-erkidegoko irabazi asmoko jarduera ekonomikoa gauzatzen duten merkataritza-enpresen jabe diren pertsonek, fisikoek edo juridikoek, eskuratu ahal izango dituzte sariak. Hiriko merkataritza-guneen dinamizazioari dagokion kategorian, EAEn jarduten duten pertsona fisikoek, pertsona juridikoek eta denetariko elkarte-egiturek bultzatutako proiektuak sarituko dituzte, baldin eta kategoria horretan ezarritako helburuak betetzen badituzte.

Epaimahaiak bere erabakiak justifikatzeko arrazoiak azalduko ditu saridunen proposamenean, eta sariak lehendakariak banatuko ditu ekitaldi batean.

Eskaerak Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko Sailaren lurralde-ordezkaritzetan aurkeztu ahal izango dira maiatzean.

 

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/32074-convocatoria-para-presentar-las-candidaturas-los-premios-comercio-vasco-2016-consejo-gobierno-2016 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus