Merkataritza- Banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko programaren diru-laguntzak arauetarako deialdia egingo da. Eusko Jaurlaritzak 525.000 euro bideratuko ditu merkataritza-dinamizatzaileentzako beketara, merkataritza-banaketaren sektorearen profesionalizazioa hobetzeko helburuz. Behar bezala kualifikatutako profesionalak trebatzea da helburua enpresako kudeaketa-esparru guztietan, merkataritza-sektorearen egiturari eta eta eboluzioari dagozkion ezagutzekin. Goi-mailako unibertsitate-tituludunek eska ditzakete, baldin eta Euskal Autonomia Erkidegoan urtebetez baino gehiagoz bizi badira eta 32 urte baino gehiago ez badituzte.
Gehienez ere, 2016ko ekitaldian hogeita hamar (34) laguntza emango dira, eta hamabi hilabeteko iraupena izango dute.
Betekizunak, eta eskaerak egiteko tokia eta epea.
1.– Merkataritza-Banaketaren dinamizatzaileak prestatzeko programa arautzen duen Aginduko diru-laguntzak jaso ahal izateko, eskatzaileek agindu horren 3. artikuluan ezarritako betekizunak bete beharko dituzte.
2.– Eskabidea egiteko eredua Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun lurralde-ordezkaritzetan jaso daiteke, eta interneteko helbide honetan ere bai: www.euskadi.eus/comercio.
3.– Eskabide-orria eta gainerako agiri osagarriak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Merkataritza Zuzendaritzari zuzenduta bidali beharko dituzte eskatzaileek, eta Sailaren lurralde ordezkaritzetan aurkeztu, edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako lekuetan.
4.– Deialdi honen bidez deitzen beketarako eskaerak egiteko epea 2016ko ekainaren 1etik uztailaren 31ra artekoa izango da.