Eusko Jaurlaritzak tokiko merkataritza biziberritzeko arrakasta-ereduak aztertuko ditu Euskadiko merkataritzako ehun eragile publiko eta pribaturekin

  • Arantxa Tapia sailburuak azpimarratu du aurre egin behar zaiola hiri-guneak saltokiz husteari, horretarako «Europako beste leku batzuetan emaitza positiboak lortu dituzten formulak aplikatuta»
  • Lau hizlari arituko dira: Jon Leonardo, Hiri Soziologian katedraduna; Juan Carlos Ercoreca, Bilbao Dendak elkartekoa; Susana Tejada, EHUko ;Merkaturatzea eta Merkatu-ikerketako irakaslea; eta Cristina Gaona, Merkataritzako marketineko ikerlaria. Tokiko merkataritza-ehuna laguntzeko jardunbide berriak aurkeztu eta aztertuko dituzte.

Euskadiko merkataritza-eremuak biziberritzeko formula berriak bilatzea eta horien nortasun desberdindua ematea, horiek dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak gaur goizean inauguratu duen Toki-merkataritza eta Hiri-bilbea jardunaldiaren helburu nagusiak.

Eusko Jaurlaritzak Europako BID-Bussines Improvement Districts esperientzia aztertu du eta badakienez toki-merkataritza funtsezkoa dela hiri-orekarako eta udalerriek bizirik irauteko, Euskadiko merkataritza-eragile pribatu eta publiko nagusiak bildu dituen bileraren buru izan da.

Azterlana agerian uzten du premiazkoa dela Euskadin hiri-guneko merkataritza kudeatzeko eredu berriak aplikatzeari buruz gogoeta sakona egitea.

Horrenbestez, Biskaytik Fundazioak Getxon duen auditoriumean bildu dira gaur, Tapia sailburua buru zela, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Itziar Epalza, Merkataritza eta Turismoko sailburuorde Jon Zarate eta Euskadiko ehun bat merkataritza-eragile publiko eta pribatu.

Arantxa Tapiak gogora ekarri du EAEko merkataritza suspertu egin dela zertxobait, azken urteetako krisiaren ondoren: «Iaz % 2,6 hazi zen, eta hori positiboa da oso, konfiantza ematen duelako, eta sektorea horren premian delako. Hala, urrats gehiago ematera animatuko da».

Sailburuak adierazi zuen oraindik ere handiagoa izan behar dela enplegu-hazkuntza; 2015ean, sektore horretan, % 0,2koa izan zen. Halaber, esan zuen, ekidin egin behar dela saltokiak krisiaren eta merkataritza-ehuna guztiz aldatu duten merkaturatze-kanal berrien eta, bereziki, kontsumo-ohitura berrien ondorioz desagertzea.

Gonbidatutako hizlari guztiak bat egin zuten eta merkataritzak udalerriei eransten dien balioa nabarmendu zuten. Hala, tokiko merkataritza-ehuna laguntzeko jardunbide berriak proposatu zituzten.

Jon Leonardo, Hiri Soziologian katedraduna, Juan Carlos Ercoreca, Bilbao Dendak elkartekoa, Susana Tejada, EHUko ;Merkaturatzea eta Merkatu-ikerketako irakaslea, eta Cristina Gaona, Merkataritzako marketineko ikerlaria bat etorri ziren eta onartu zuten, egungo egoera dela eta, sektoreak doikuntza-ahalegin etengabea egin behar duela, enpresaren posizionamendua birdefinituz estrategiaren eta merkataritza-kudeaketaren alderdi guztietan eta enpresa-egitura merkatu-hedadura berrira egokituz.

Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko merkataritza-politikaren arduraduna den aldetik, jardunbide berriak bilatzeko konpromisoa hartu zuen, sektorea laguntzeko.

Azken urteetan hiru jarduteko ardatz nagusi zehaztu dira, eta horietan oinarritu dira lan-programa hauek:

  • Merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea.
  • Enpresa-lankidetza eta ezagutza.
  • Eta bereziki, merkataritza-ehunak udalerrien garapenean zenbateko garrantzia duen kontuan hartuta, «udalerrietako merkataritza-jarduera indartzea eta merkataritza-jarduera dinamizatzeko zonakako estrategien garapena laguntzea, aliantza horizontalen eta lurralde-mailako lankidetza publiko/pribaturako plataformen bitartez».

Azterlanen arabera, hiriko merkataritzaren lehiakortasuna eta erakargarritasuna sustatzeko ezarritako lankidetza publiko-pribatuak hiriko merkataritza eremuen kudeaketaren hobekuntzan aurrera egin behar du.

Horrenbestez, Eusko Jaurlaritzak jarduten den eremuen hobekuntza integralaren kudeaketa eredu berriak aurkeztu ditu gaurko jardunaldian. Horien adibide dira BID, Business Improvement Districts ereduak.

EUROPAKO ESPERIENTZIA: BUSINESS IMPROVEMENT DISTRICTS.

Euskadi eredu horretara egokitzeko emandako lehen urratsa errealitatean aplikatu eta arrakasta lortutako BID esperientziak sakon eta zehatz ezagutzea izan da. Batez ere, Bretainia Handiko eta Alemaniako kasuak.

Eredu horren faktore gakoetako bat finantzaketa-iturri nahikoa eta iraunkorra eskuratzea da. BID bat sortzeak zerga bat ezartzea dakar, BIDari loturiko jardueren onuradunek ordaindu behar dutena.

Logikoa denez, txostenak, alderdi gakoak mahai-gaineratzeaz gain, Euskadin antzeko esperientziek arrakasta izateko aztertu eta hausnartu beharreko zenbait gai proposatzen ditu.

Gaurko Toki-merkataritza eta Hiri-bilbea jardunaldia norabide horretan urrats gehiago emateko eta Euskadiko merkataritzak gaur egun aurre egin beharreko arazoentzako konponbide eraginkorrak bilatzeko abagune ona da.

 

 

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/31548-gobierno-vasco-analiza-modelos-exito-para-revitalizar-comercio-local-junto-cien-agentes-publicos-privados-comerciales-euskadi

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.