Eusko Jaurlaritzak 3,6 milioi euro bideratuko ditu, aurreko deialdian baino % 7,3 gehiago, euskal saltokiak modernizatzera

Gobernu-kontseiluak 712.000 euro bideratuko ditu irakasleen etengabeko prestakuntzara

Gobernu-kontseiluak 2016ko Merkataritza Establezimenduak Modernizatzeko Laguntza-programa onartu du gaur. Programaren aurrekontua iazkoa baino % 7,3 handiagoa izango da; hau da, orotara, 3,6 milioi eurokoa, eta euskal saltokien kudeaketa-tresnen eta azpiegituren berrikuntza eta hobekuntza sustatzera bideratuko da. Horren berri eman du gaur Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, asteartetako prentsaurrekoan.

Bozeramaileak azaldu duenez programa honen bidez Eusko Jaurlaritzak euskal saltokiei laguntza eman nahi die, negozioei balioa eransteko beharrezkoak diren inbertsioak egin ditzaten. Beraz, itzuli beharrik gabeko laguntzak emango dira, obretan, ekipamenduan eta aplikazio informatikoetan egindako inbertsioaren % 15 eta 20 artean estaliko dutenak.

Gainera, saltokien bikaintasuna saritu nahi denez, laguntza handiagoak jasoko dituzte honako enpresa hauek: kalitate-ziurtagiriren bat eskuratu dutenak,  enpresa kidetu direnak edo Emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunerako lankidetza-erakundearen errekonozimendua duenak, besteak beste.

Gobernu Kontseiluak ere Irakasleen Etengabeko Prestakuntzarako Prest_Gara planaren datorren ikasturteko deialdia onartu du.  Plan horren hornidura 712.000 eurokoa izango da, proiektu hauetara bideratuko dena:  irakasleak atzerriko hizkuntzetan trebatzea, unibertsitatez kanpoko etapetan gaitasun profesionalak garatzea, indarrean dagoen eskola-curriculumari loturiko jarduerak edo interes bereziko eduki, ikuspegi edo izaera berritzailekoak egitea.

Bestalde, bozeramaileak azaldu du Sorgunek programak 840.000 euroko aurrekontua izango duela, kultur-espazio independienteetan sormenezko jardueral laguntzera bideratuko direnak.

 

http://www.irekia.euskadi.eus/eu/news/31177-gobierno-vasco-destina-millones-euros-para-ayudas-modernizacion-los-comercios-vascos-mas-que-convocatoria-anterior 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus