PuntuEUS Fundazioa eta DENDARTEANen arteko akordioa

Argazkian: Jon Oliden, PuntuEUS Fundazioko marketing eta komunikazio arduraduna eta Amador Viteri Dendarteaneko lehendakaria Argazkian: Jon Oliden, PuntuEUS Fundazioko marketing eta komunikazio arduraduna eta Amador Viteri Dendarteaneko lehendakaria

PuntuEUS Fundazioak eta DENDARTEANek akordio bat sinatu dute .eus domeinuen erabilera sustatzeko. Akordioari esker, bazkide diren elkarte eta enpresa bazkideei eskaintza berezi bat egingo zaie domeinua erosterakoan.

 

Sustapen honen bitartez, domeinua erregistratzea erraztu nahi zaie Internetekiko lotura sortu edo areagotu nahi duten gizarte euskalduneko kolektiboei, .EUS domeinuen erregistroa merkeago eskainita.

.EUS domeinua, euskara eta euskal kulturaren komunitatearen lehen mailako domeinua da, euskara beste hizkuntzen mailan kokatzen duena, euskararen normalizazioan lagunduko duena eta euskararen herriari nazioarteko aitortza eskaintzen diona.

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda: DENDAGO

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.