EUSKALDENDAKek, BILBAODENDAKek MERKATARITZA DEFENDA DEZALA ESKATZEN DU

Bere Ohiko Batzarrak Administrazioagatik zuzendutako merkataritza erakundeak salatzen ditu

“EUSKALDENDAK”, Euskadiko Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioak Bilbon eman ditu azalpenak Ohiko Batzarrean, azken urteko bere lanetik eratorritako gertaera nagusiak laburbiltzearekin batera.

Bitor Lizarribar lehendakariaren arabera, “azalera handiko establezimenduen aldeko liberalizaziorako Bilboko udalak eragin duen Etorri Handiko Eremu Turistikoen inguruko aurreikuspen zitalak eztanda egin duen urtea izan da 2015 urtea”. Gai honetan EUSKALDENDAKek ezkutuko liberalizazio horren aurka langile eta kontsumitzaileekin batera sortutako plataformaren lidergoa eraman du, parlamentura joan dira eta talde politikoei eta alderdietako exekutibei bi dozena bisita baino gehiago egin zaizkie; sinadurak bildu dira eta batez ere 15 euskal udalerri ordutegiak ez liberalizatzearekin konprometitu dira. Lizarribarren arabera “BilbaoDendaken isiltasun konplizeari kontrajarri zaio”, merkatarien izenean “Administrazioagatik ordainduriko teknikariek higiezinen eta banaketa enpresa handien interesei legitimotasuna ematea uzten die”.

EUSKALDENDAKek gai hau Bilboko HAPOren azken aldaketa puntualarekin lotzen du. Aldaketa hau Euskaldendak-ek bere kabuz eraman du, beti bezala, auzitegietara araudia betetzen ez duelako. Hauxe gogora arazten digu, “David, , merkataritza enpresa handiei  alfonbra gorria jartzen dien interes espekulatiboen Goliat-en aurka, Alde Zaharreko espazio hau bezalako bat prekario eginaz eta merkataritza deuseztatuaz dabilena”. Zentzu honetan, Lizarribarrek gogora arazten du “kide diren 4.300 euskal merkatari hirigintza araudia betearaztearen motorra dira, eta beste aldean ditugu diru publikotik datozen 400.000 eurorekin webgune edota enpresa baten transmisioa ordaindu duten erakundeak. Hau horrela izanik, CEOE eta bilbaoDendak-ekoek beste alde batera begiratzen duten bitartean, guk gure baliabideekin ordaintzen dugu BBVA, Termibus, etab. merkatalguneez ez betetzea”.

Lizarribarrek “mehatxu berrien” arriskuaz ohartarazten du “interpretagarria bezain baliogabea den Merkataritza Ekipamenduen Lurralde Jarduera Plana” dugula. Honen harira, “EAJ eta EH-Bilduri” gogora arazten die berrikustera konprometitu direla, Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiak puntu honen aurkakoa den epaiaren inguruko berriarekin lotuta.  

EUSKALDENDAKetik gizarte eta lan arloko aspektuak baloratu dituzte, Arartekoak erraztutako txostena esaterako “Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko irizpideetan gure sarreraz Lanbide ez da jabetutzat eman oraindik”. Egindako laburpenean  “lan eremuko negoziazioak trabatua jarraitzen du Euskadin, egin eta desegin dabilen eta ez dagokion ordezkaritza bat bereganatzen duen patronal bat (CONFEBASK-CEOE), eta sektorearen errealitatea ezagutzen ez duela diruditen sindikatuak ditugu”atsekabetzen da.

 

Bilbon informazio banaketa

EUSKALDENDAKetik eman duten agerraldian Turismo Eremuen inguruan Bilbon zabalduko duten buletin informatzailea aurkeztu dute, sektoreak euren “ustezko ordezkariek” zertan  jardun diren jakiteko helburuarekin zabalduko da informazioa. 

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda: DENDAGO

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.