DENDARTEAN ZERO ZABOR 2015

Aurten ere ingurumenaren aldeko apustua egiten jarraituko dugu Dendartean Gipuzkoako Merkataritzaren bilkuratik, elkarte eta denden parte hartzearekin.

Kontsumo arduratsuaren garrantziak indarra hartzen duen honetan, komertzio txikiok ingurumenarekin dugun lotura etengabe gogora arazi behar diogu gizarteari; bertako produktuak erostea, ibilgailua hartu gabe, tokian tokiko ekonomia indartzea, aberastasunaren banaketa justuagoa, ahalik eta hondakin gutxien sortuaz, .…

Azken ideia honekin lotuta, 2015erako Dendartean eta denon artean zero zabor kanpainak jarriko ditugu martxan Gipuzkoako 7 herri ezberdinetan, herritarrak eta bezeroak hondakinak murriztearen garrantziaz sentsibilizatzeko. Maiatza eta ekaina bitartean Errenteria, Hernani eta Ordizian burutuko da kanpaina, Errenkoalde, Berriak eta Ordizian elkarteen parte hartzearekin. Guztira 133 establezimenduk hartuko dute parte, 42 Errenterian, beste 42 Hernanin eta 49 Ordizian. Uda ostean, iraila eta urria bitartean Azpeitia, Urretxu-Zumarraga eta Zumaian egingo dira. Bertan, Bi-Tartean eta Zumaiako elkarteekin batera. Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, Gipuzkoako Aldundiarekin hitzarmena sinatu dugu iaz bezala.

Zertan datza?

  1.        Panel informatiboak jarriko dira dendetan, bezeroak hondakinak murrizteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko, irudi eta datu esanguratsuekin.
  2.        Kanpainak irauten duen hiru astetan zehar, plastikozko poltsak konpostagarri-biodegradagarriengatik ordezkatuko dira. (Poltsa bezeroak eskatzen duenen bakarrik emango da eta egokiena telazkoa erabiltzea dela gogora araziaz).
  3.        Bezeroei aholkuak emango dizkiegu mostradorean jarritako karteltxo baten bidez, eta jarraitzen baditu, produktu ekologikoz osaturiko 10 sorten zozketarako txartel bat lortuko du.
  4.        Kaletik doazen herritarrekin hartu-emanetan arituko gara, non egin dituzten erosketak, poltsarik eskatu al duten eta abar galdetuaz. Komertzio txikian erosketak egin eta telazko poltsak, orgak, … erabili badituzte oparitxo batekin sarituko dira.
  5.        Hondakinak murrizteak duen garrantziaz eta dendan aurrera eraman ditzakezun praktika onen inguruan formatuko ditugu merkatariak. Formazio hau kanpainetan parte hartzen dutenei eta ez dutenei zuzendua egongo da, merkatari guztiek izango dute egiteko aukera. Formazio honekin lotuta, zero zabor konpromisoa hartzera gonbidatuko ditugu, euren negoziotan hondakinak murriztu eta bezeroei animatzeko konpromisoa.

Etorkizun iraunkor bat posible izango da kontsumo arduratsu bat egiten badugu. Zain dezagun ingurumena komertzio txikian erosiaz.

#dendarteanzerozabor

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.