EUSKALDENDAK-ek MERKATARIEK DBE ESKA DEZATELA LORTU DU Arartekoak merkatariek prestazioa lor dezaketela informatu du

EUSKALDENDAK-ek Lanbide-ren barneko irizpideen aldaketetan aurrera egin du, izan ere, merkatari eta ostalariek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) jasotzeko sarbidea ahalbidetu du, orainarte “autonomoen eskubideen oztopo” bat izan dena. Merkatarien Konfederazioko ordezkarien arabera “Sektore honetan daudenek DBE-rako eskubidea ez dute ezagutzen”. DBE merkatari eta ostalari batzuen kasuetan aplika daiteke non “bizikidetzako unitateen sarrera maila osatzen duten, lanetik datorren sarrerak ere edukita, hileko sarrerekin oinarrizko errentara heltzen ez direnak”.

 

2013ko otsailetik, DBE-aren aipamen hau behin eta berriz ere EUSKALDENDAKek Eusko Jaurlaritzako sail ezberdinetan izan dituen bileretan aipatu du, aurkeztutako txosten baten bitartez sektoreak eskubide hau duela jakinaraziz. “Hainbat eta hainbat lagun ditugu baztertze jasan ezin eta justifika ezin honetara arriskatzen direnak eta gogaitu egiten gara” eta horregatik, EUSKALDENDAK-ek Arartekora jo zuen autonomo eta enpresariek, bizirauteko irabaziak lortzen ez zituztenek, DBE eskatzeko aukera izan dezaten.

 

Eskaera hau jaso ondoren, Arartekoak ondorioztatzen du “DBE hainbeste eraso jasaten ari den denboraldi hauetan, autonomo taldearen sarbidea, beste langile batzuen berdintasun egoera berdinera bermatu behar dela, sistemaren legitimitateari horrela lagunduz”. Halaber, Arartekoak ere oker ulertzen ditu Lanbidek esan zuena, hau da, 0€ baino gehiagoko etekinak badituzte prestaziorako eskubidea eskatzaileei ukatzen zaiela eta urte bete baino lehen ezin izango dutela eskatu.

 

Arartekoaren arabera, Lanbidek aplikatzen duen errentagarritasun irizpidea, “barneko irizpidea da, 18/2008 Legeko berrespenik gabea eta hain zuzen, bere natura autonomoagatik, erregimen-mota honetako bajak, indar handiagoko suposizio espezifikoak salbu, jardueran egiteko lizentzia-galera izango dutela etab., beti ere itxuraz borondatezkoak direlarik. Beraz, orain 18/2008 Legeko 28.1 i artikuluak esaten duen bezala, arrazoi justifikatu bateko konkurrentzia egiaztatzea funtsezkoa da, baita bakoitzak bere kontura egiten duen lana ukatzea enplegu egokia dela baloratzea.

 

Kanpaina Informatiboa

 

Arartekoa EUSKALDENDAK-ekin bat dator “profesional eta enpresario indibidualei DBE-ri buruz eman behar zaien informazio espezifikoaren kanpaina bat ” beharrezkoa dela, hau da, lanaren osagarria den DBE eskatzeko aukera izatea, baja eman aurretik eta honen errendimendu garbiarekin bizi-irauteko heltzen ez denean”. EUSKALDENDAK-ek ohar honen bitartez hasten du kanpaina.

 

 

 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus