DENDARTEAN ZERO ZABOR 2014 ERREKONOZIMENDU EKITALDIA

Martxoaren 17an ekitaldi bat antolatu genuen Hernaniko udaletxean 2014ean martxan jarri genuen Dendartean zero zabor proiektuan parte hartu zuten merkatari eta ostalariei eskerrak emateko helburuarekin. Bertan egon ziren Iñaki Errazkin, Gipuzkoako ingurumen diputatua, Dendarteaneko kideak eta Luis Intxauspe Hernaniko alkartea.

2014an, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Sailak eta Dendarteanek Gipuzkoako merkataritza eta ostalaritza sektoreetan hondakinak prebenitzeko hitzarmena sinatu genuen.

Proiektuari hasera emateko, 600 establezimendurekin elkarrizketak egin genituen eta hondakinak murrizteko egiten dituzten hainbat ekintza adierazi zizkiguten; bezeroak euren poltsak erabiltzera animatu, harategi eta arrandegietan tuperrak erabili, hornitzaileei bandejak eta kaxak itzuli berrerabiltzeko, hondakinen sorrera ekiditen duten produktuak merkaturatu etab.

Beste alde batetik, hondakinak murrizteak garrantzia duela ohartzen dira, eta 600 bazkidetik 482 merkatari eta ostalarik adierazi dute prest daudela antolatzen ditugun ekimenetan parte hartzeko.

Sektorearen interesa ikusita, lehen pausua formakuntza bat eskaintzea zela ikusi genuen, guztiaren oinarri izango zena; hondakinak murrizteak duen garrantziaz sentsibilizatu eta eman ditzakegun pausuak identifikatzeko. Tailer hauek Gipuzkoako hainbat herritan burutu ziren eta “Merkataritza eta ostalaritzan hondakin gutxiago sortzeko praktika egokien gida” landu zen, konpromiso moduan hartu zirenak establezimenduen aldetik.

Ideia honen bueltan, 2014ko azaroak 7tik hasi eta abenduak 7ra kanpaina bat antolatu genuen Hernanin proiektu pilotu izan zelarik. Dendartean eta denon artean Zero Zabor Hernanin, 36 establezimenduk hartu zenuten parte. Bi zozketatan 442 kupoi jaso ziren, 5.300 praktika egokimartxan jarri zirela agerian jartzen duelarik.

2014ko emaitza positiboak eta interesa ikusita, sektorearen formazioan eta bezeroen sentsibilizazioan jarraitzea erabaki dugu, komertzio txikia kontsumo arduratsuaren alde egiten ari dena ezagutaraziz. Aldundiak apustu honetan lagunduko digula adierazi digu.

2015ean beraz, Gipuzkoako 6 herrietan bezeroei zuzenduriko kanpainak egingo ditugu. Apirilan, Ordizia eta Urretxu-Zumarragan hasiko gara, ondoren Errenteria eta Hernaniri pasako diogu erreleboa eta uda ondoren Azpeitia eta Zumaian jarraituko dugu. Guztiak bertako merkatari elkarteen bidez, Dendarteaneko bazkide direlarik.

 

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.