Terminal fiskala beste sektore batzuetara zabaltzeko urratsak emango ditu Gipuzkoako Ogasunak

Aldundiak kanpaina bat jarri du abian, Gipuzkoako 350 taxilarik hasitako bidea beste batzuek ere jarrai dezaten.

Gipuzkoako 350 taxilarik terminal fiskala borondatez ezarri ondoren, Gipuzkoako Foru Ogasunak esperientzia hau beste sektore profesional batzuetara hedatu nahi du. Helena Franco Ogasun eta Finantza Departamentuko Diputatuaren iritziz, “Gipuzkoako 350 taxilari hauek erakutsi duten ausardiak herritarrak kontzientziatzeko balio digu batez ere”. Horregatik beste sektore batzuk animatzeko saiakerari heldu dio orain bere Departamentuak.

“Badakigu etorkizunean terminal fiskalak toki guztietan ezarriko direla, teknologia berriek ahalbidetzen dutelako. Neurri horrek, herritarren kontzientziazio eta atxikimendurik gabe, fruitu eskasak emango dituela. Zentzu horretan jarraituko dugu prestigioa ematen jarduera onei”, adierazi du Helena Francok.

Ogasun diputatuak Taxilariek erakutsitako ausardia eskertu du. “Lehen pausoa eman dutelako eta ekonomia gardena posible dela erakutsi digutelako guztioi”, azaldu du.

Taxilariek ezarritako terminal fiskala ezagutarazteko kanpainaren aurkezpenean iragarri du Helena Francok beste sektore profesional batzuk animatzeko asmoa.

Isidro Esnaola Zerbitzu eta Zerga Heziketako zuzendariak kanpaina honek bi helburu dituela aipatu du: “Batetik, profesional hauek emandako urratsa ezagutarazi nahi dugu. Ezagutaraztea profesional hauek eman duten urratsa. Bide batez, jakinarazi nahi dugu gauzak ondo eginez emaitza onak lor daitezkeela; balio erantsia duela betebehar fiskalak ondo betetzeak”.

“Bestetik, beste sektore profesional batzuengana jo nahi dugu eta kontzientzizioa zabaldu”, adierazi du.

Uda aurretik, faktura eskatzeak duen garrantziaren inguruko kanpaina egin zuen Aldundiak, herritarrak sentsibilizatzeko asmoarekin. Terminal fiskalarekin batera etorri zen kanpaina. “Gizartean pertzeptzio ona sumatu genuen”, adierazi du Esnaolak.

Kanpaina berriaren bidez, berriz, jarduera ekonomikoa duten kolektiboengana iritsi nahi du Ogasun eta Finantza Departamentuak. Mailing bidez, kontsumitzaileekin harremana duten kolektibo profesional batzuengana joko du, terminal fiskalaren proiektuan parte har dezaten. Alde batetik, elikadurari lotutako saltoki txikietara joko du Ogasunak (nekazaritzako zuzeneko salmenta guneak, harategiak, arraindegiak, okindegiak...). Bestetik arropa eta oinetakoak saltzen dituzten dendetara. Horrez gain, zerbitzuen kasuan, ileapaindegietara ere bidaliko dute informazio guztia.

http://www.gipuzkoaberri.eus/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=2065&detalle=1&anti_cache=1425566275767 

 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus