Saltokiak kontu handiz ibili behar dira itxurazko ikuskaritza-zerbitzuen iruzurrak saihesteko

  • Eusko Jaurlaritzak saltokiek «ikuskaritza-liburuak» edota «su-itzalgailuen ikuskapena» aurkezteko eskakizun irregularrak jaso dituzten hainbat kasu hauteman ditu. Legez kanpokoak dira eta diru-kopuru txikiak kobratu nahi izaten dituzte.
  • Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan kontsultatzea komeni da, eskaeraren bati susmoa hartuz gero, egiaztatu gabeko zerbitzuak onartzea ekiditeko.

 

Eusko Jaurlaritzak arreta handiz ibiltzeko ohartarazi dio merkataritza-sektoreari, azken asteetan, itxurazko ikuskaritza-zerbitzuen aitzakiaren bidez egindako hainbat iruzur-kasu hauteman dituelako.

 

Orain arte hauteman diren iruzurrak Bizkaiko saltoki txiki batzuetan gertatu dira; merkataritza-araudian ez dagoen «establezimenduaren ikuskaritza-liburua» eskatu zitzaien. Ondoren, itxurazko ikuskatzaileak diru-kopuru txiki baten truke, 50 euro inguru, establezimenduaren titularrari aipatutako agiria eman zien, iruzurra gauzatuz.

 

Beste kasu batzuetan, itxurazko ikuskatzaileek establezimenduko su-itzalgailuak ikuskatzea exijitzen dute eta antzeko zenbatekoak kobratzen dituzte kokapenari, edukiaren iraungipenari eta antzekoei buruzko balorazioak egiteagatik, horretarako gaituta egon gabe.

 

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi nahi du Industriak baimendutako lizentziadun enpresek baizik ezin dituztela egin suteak prebenitzeko instalazioen ikuskapenak, su-itzalgailuena barne. Mantentze-kontrol horiek egin ahal izateko aurrez kontratu bat sinatu behar da establezimenduaren titularraren eta mantentze-enpresa egiaztatuaren artean, su-itzalgailuena, kasu honetan.

                                                                                                                        

Horregatik guztiagatik, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren lurralde-ordezkaritzetan kontsultatzea komeni da, eskaeraren bati susmoa hartuz gero, egiaztatu gabeko zerbitzuak onartzea ekiditeko.

 

  • Arabako Lurralde Ordezkaritza, Samaniego kalea 2, Gasteiz.
    • Tel.: 945017060
    • Posta elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza, Concha Jeneralaren kalea 23, Bilbo.
    •            Tel.: 944031426
    • Posta elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.
  • Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza, Easo kalea 10, Donostia.
    •            Tel.: 943022581
    • Posta elektronikoa E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.      

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig
1
2
3
4
5
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus