BURUAK ETA BIHOTZAK BAT EGITEN DUTEN LEKUAK “Buruarekin eta bihotzarekin erosteko deia luzatu nahi diegu gipuzkoarrei”

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Dendarteanek elkarlanean BERTAKO KOMERTZIO TXIKIA SUSTATZEKO KANPAINA jarri dute martxan.

Kanpaina hau Gipuzkoa osora zabaltzen da, 10.000 txikizkako merkataritza establezimendu inguru daudelarik momentu honetan eta 24.000 pertsonei ematen die enplegua, autonomoak barne. Autonomi erkidegoko barne merkataritzak Barne Produktu Gordinaren %11,33a suposatzen du eta enpleguaren %14a. Merkataritza sektorea beraz, garrantzi handikoa da eta dagokion garrantziaren araberako arreta eskaini behar diogu.

Datu hauetaz gain ordea bada beste bat garrantzi handikoa dena guretzat: 1000 biztanleko 15 denda ditugu Gipuzkoan, EAEn 13,48 izanik, Espainiar estatuan 12tik behera eta Europan 8 bakarrik. Datu honek gure herri eta hiriek duten egitura eta gure bizi eredua islatzen du. Aniztasuna altxor bat da. Harro egoteko arrazoiak baditugu eta horrela izaten jarraitzea espero dugu.

Egitura honi profesionaltasuna eransten diogu gainera, eskainitako produktu eta zerbitzuetan kalitatea, eskaintza zabala eta kokaturik gauden auzo eta herrietan txertaturik eta inplikaturik gaude, ingurunea hobetzeko hainbat ekintza burutzen ditugularik.

Guretzat oso garrantzitsua da erakunde publikoek bertako komertzio txikiaren aldeko apustua egitea eta eskerrak ematen dizkiogu Aldundiari emandako laguntzagatik. Ez bakarrik negozio txiki hauek bizirik mantentzeko, baita hauek bizirik izateak gizarte guztiari egiten dion onuragatik ere. Hauek bizirik mantentzen badira esan genezake guztiok irabazten dugula, gure herriek eta oro har Gipuzkoak irabazten duela.

Gaurtik aurrera martxan jarri behar dugun kanpainan adierazten dugun moduan, buruari eta bihotzari kasu egiten diogunean komertzio txikian erosten dugu:

-          Aberastasuna herrian geratzen da eta banaketa justuago bat egiten dugu, bertako ekoizleei laguntzen diegu, bizi eredu jasangarria bultzatzen dugu, herrian aktibitatea sortuaz, mugikortasuna erraztuz eta hondakinak murriztuaz.

-          Hau guztia hurbiltasunez egiten dugu, harreman sozialak hobetuaz, komunitatea indartuz, espazio publikoak bizirik eta seguru mantenduz, konfiantzaz eta noski kalitatezko produktu eta zerbitzuak eskainiaz.

 

Arrazoiak asko dira, arrazionalak eta emozionalak. Koherentziaz jokatu eta erosketa inteligentea egin nahi badugu, ez gaitezen laranja erdiarekin geratu eta eros dezagun bertako komertzio txikian. Txikia izatea da handi egiten gaituena.

 

 

AGENDA

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus