GFAk komertzio txikia sustatzeko sentsibilizazio kanpaina abiatuko du

Gipuzkoako Foru Aldundiak denda txikiak sustatzeko kanpaina egingo du asteburu honetan hasita.

Aldundiak jakin badaki gipuzkoarrok beti jo izan dugula herrietako eta auzoetako denda txikietara. Eta denda txikietara jo izan dugu behar ditugunean hor daudelako, kalitatezko produktuak saltzen dituztelako, prezio onean saltzen dituztelako, eta gainera, tratu ezin hobea eman ohi digutelako.

Gure denda txikiak herri eta auzoetako parte dira, bertan bizi diren herritarren parte dira eta produktu onak saltzeaz gain, guri denoi asko ematen digute:

-Saltzen dituzten produktu asko bertakoak dira, gure baserritar, nekazari eta abeltzainei erositakoak.

-Ahalbidetzen dute autorik hartu behar ez izatea erosketak egiteko, beraz, gizarte eredu iraunkor baten aldeko alea da beraiena.

- Herri eta auzoetan dinamismo bizia sortzen dute, inguruan aktibitatea aberasgarria eskainiz.

Eta ezin dugu ahaztu, hurbiltasunaren ikur direla, harreman sozialak errazten dituztela, komunitate zentzua indartzen dutela, gure ingurua, gure espazio publikoari bizitasuna eta segurtasuna eskaintzen dietela… Hitz batean konfiantzazkoak direla.

Gipuzkoan 10.000 denda txiki dago eta horregatik kanpaina honen helburua da orain arte izan dugun denda txikietan erosteko ohiturari eustea.

Kanpaina irrati nagusietan egingo da soinu deien bitartez, eta autobus geltokietako markesinetan jarritako dira afitxak. Bestetik, Tokiko medioetan ere kanpaina zabala egingo da eta Gipuzkoako denda guztietan ere txartelak jarriko dira.

 

http://www.gipuzkoaberri.net/WAS/CORP/DPDOficinaPrensaDigitalWEB/nota.do?id=1871&detalle=1&anti_cache=1417190736901 

AGENDA

Al As Az Og Or Lr Ig

DENDAGO

Euskal Herriko merkatarien online denda

EUSKALDENDAK

Euskadendak Euskadiko Merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresen elkarteen Konfederazioa

HARPIDETZA

Dendartean Berriak

Jaso berri bakoitzeko albiste jakinarazpena.

Administrazioa

  • Andre Mari kalea 21
    20240 Ordizia, Gipuzkoa
  • 671 690 980
  • dendartean@dendartean.eus

MERKATARITZA BULEGO TEKNIKOA

  • Enparan Kalea 1
    20730 Azpeitia, Gipuzkoa
  • 943 025 673 | 688 823 944
  • otcdendartean@dendartean.eus